Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain arteko legeek ere kristautasuna hartu dute aintzat heriotzarekin lotuta dauden arlo guztiak arautzeko, hala nola hilkutxak, hilotz garraiatzea, erreketa, ehorzketa, hileta enpresak, beilatokiak eta hilerriak. Berria - Harian 2005-02-23
Goihenetxeren gorpua atzo zuten Baionako San Leongo beilatokira ekarria. Berria - Kultura 2004-05-06
San Alberto beilatokitik Iruñeko hilerrira eraman zutenerako sarreran zain zituen seirehunen bat lagun eta semea. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Gaur, 12:30ean, agur ekitaldia egingo diote Donostiako Errekaldeko beilatokian, eta, gero, gorpua erraustuko dute. Berria - Kultura 2004-02-15
Beilatokian zeuden, emaztearen hilotzaren inguruan, eta hala esaten zion, fedeak asko laguntzen ziola berari horrelakoetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.
Jendeak hiltzeko ohiturari eusten dion bitartean, beilatokiak ezin hobeki jarraituko du! Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 49. orr.
Beilatokia egitea lortu zuen enpresak errauste labea egin gura du orain beilatokia dagoen eraikinean bertan, eta horretarako baimena eskatu dio Bilboko Udalari. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Arantza Otamendi euskal iheslariari omenaldia egin zitzaion atzo Baionako beilatokian, Daxen bere gorpua erraustu aurretik. Berria - Euskal Herria 2004-06-02
Bi hitzordu nagusi izanen dira, Aita Sainduarekin batera otoiz egin nahiko duten beilarientzat: agorrilaren 14ean, larunbat aratsaldeko 5-30 etan, otoitzaldia harpearen aitzinean, eta agorrilaren 15ean, igande goizeko 10 etan, meza beilatokiko pentze batean. Herria 2004-07-29
Dena den, bide horren bazterrean zagon Salbatoreko kapera, oraino ere beilatoki dena. Herria 2005-09-08