Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beilategi iz beilatokia, hil-beila egiteko aretoa.
Karmele Solaguren atzo arratsaldean ekarri zuten Iruñeko San Alberto beilategira, eta gaur eguerdian erraustuko dute, Beritxitoseko hilerrian. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Hilotza Barakaldon gaubeilatu dute, Kareaga kaleko Vizcaya beilategian. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Batasuneko mahai nazionalekoak beilategian izan ziren familiakoei euren dolumina adierazten. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Cuencako beilategian dago gorpua eta gaur goizeko bederatzietan egingo diote autopsia. Berria - Euskal Herria 2006-02-28