Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lourdesera zihoazen Hegoaldeko beilari batzuek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 118. orr.
Beilariak tokiko jendeak, kultur ezberdinak, atzeman ditu bide luzean. Berria - Harian 2005-08-24
Gutxienez hamar bat irakiarrek bizia galdu zuen eraso eta atentatuetan, hauetatik erdiak Kerbalako erromesaldi xiitan parte hartzen zuten beilariak zirela. Berria - Mundua 2006-03-18
Bakarrik ibiltzen baziren ere beilari batzu gehienetan multxoka zabiltzan. Herria 2001-08-02
Auritzerat heldu aitzin beilari andana bat kurutzatu ginuen orroaz kantuz ari. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 192. orr.
Ingeles beilari batek ahantzi duen makila eman dit opari gisa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
-Ni Donajakueko beilaria. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.
Gizona, Santiagoko beilaria zinez kapa, xapela, makila, xahakoa, maskorrak, hots denak badauzka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.
Eliza barnea, dena xirio eta intsentsu ke, izerdi usainari nahasirik, beilariez mukurru betea zen, otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.
Santiagorat ari den beilari bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.
Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.
Hor ikusi nuen lehen aldikotz eta ikasi zer diren beilariak, nola bitxiki beztituak diren ohartu nintzan lehenik, manta luze bat soinean, xapel haundi batekin, maskor batez apaindua, makila bat eskuan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.
Kristau guziek gure burua arrotz eta beilaritzat baitaukagu eta Jondoni Pauloren araber ez baitugu hemen gure hiri iraunkorrik, baina etorkizunekoaren ondotik baikabiltza. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.
Beilari fededunen multzo gaitzak etengabe pilatzen ziren inguruko belazeetan; eta "Ave, Ave, Ave Maria" lelo errepikakorrek taigabe urratzen zituzten mendi mazeletan luzatzen ziren laino txaplatak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 331. orr.
Badira oraino, erromes ala beilari, larrazken huntako lertsunen gisan, beren biziko bide xuxenaren keta dabiltzanak. Herria 2001-11-01
Galde horren ihardespena aurki dezakegu, menturaz, IV. mendeko Aetheria andere beilariaren ohar batean: urruneko bere Espainia hegitik Jerusalemera joan zelarik, [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 181. orr.
Zanga hutsetara lurra bota, gorpu ikusezinak lurperatzea bezala: otoitzik gabe, lekukorik gabe, beilaririk eta negarrik gabe ematen zion lur, ezerezari. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.
Zerraldoa ixten hasi dira han bildutako beilari bi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Paristarrak bidean trebes jaukitu aurreko urteak zituen Yvesen hil-beilari zetzan bakarrik Thierryk gogoan Poternako baratzean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.
Jaunaren esperoan nago, gau osoan esnai, goizerarte beilari. Elizen arteko biblia Sal 130,6
Legearen eta justiziaren beilariak erabat galduta eta arrastorik gabe egoten direnetan prozedurak ez direla beti hain logikoak izaten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.