Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beila eternitatearen zatitxo bat da, espazioan landatua, esne-laino bat, eremuen lazturen gainean bela bat bezala etzana. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 97. orr.
Ospakizunak hildakoen hileta baino areago aingeruen beila zirudien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.
Oholtza baten gainean zegoen, elizaren erdian, kandela berriz inguraturik, lorez, beraren atzean zegoen aita batez; hantxe bakarrik aita, beila amaitu zain. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 46. orr.
Utz dezagun bertan behera gure beila, eta, ados bazarete, gau honetan zer ikusi dugun konta diezaiogun Hamlet gazteari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.
Agian goizak ekarriko zuen berririk, baina mementoz ezin zezakeen gehiagorik egin.Ametsak egiarekin nahasten zitzaizkion beila urdurian. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.
Donejakueko beila famatu beraren berri emaiten digu beraz orain zuzenean Piarres Aintziartek, baina ez hori bakarrik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 13. orr.
Irailaren 7an Orriako Andredena Mariaren Beila iragan da Orreagako monasterioan. Herria 2005-09-15
Beila: Hiru egunez fededunen aurrean erakusten da hildako agintari erlijiosoaren gorpua, Sixtoren Kaperan. Berria - Harian 2005-04-05
Urtero egiten da beila hori eta nahiz ez den urrun gure etxetik, beila bat da, Jerusalemerat edo Guadaluperat edo Javier-erat bezala. Herria 2005-09-22
Beilak hasi ziren garai hartan sortu zen monastegi hori, Erdi-Aroan. Herria 2004-12-02
Beilak iraun bitartean ez zitzaion urrunduko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.
"Zure bihotzean ez dago Benitorentzat lekurik, ez duzu bihotzik eta" bota zidan gorpuaren beilan zeuden guztien aurrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.
Asko tokitan egiten dira beilak, eta zer garrarekin, Arantzazun bezala, dena otoitz, kantu, bertsu. Herria 2005-09-08
-Beilan pasatu dudala gaua, neure Refugio defuntaren beilan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.
Gau eta egun egon zen beilan Swann zaharra emazte hil berriaren ondoan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 87. orr.
Gauaz, berantean, jendea hor egoiten zen adorazionezko otoitzetan, beilan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.
Egon zara, legeak hemen manatzen duen bezala, zazpi egunez segidan beilan, nehoiz demendreneko lo kuluxkarik egin gabe. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 65. orr.
Behin batean, beilan zegoen Frantzisko, ohi zuen bezala, otoitzean, gorputzez bere semeengandik urrun. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 884. orr.
-Miguelitoren beilan egotetik nator eta, aita. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.
Inork agindu gabe, bere kabuz, Sabinoren hezurrek errespetu hori merezi zutela iruditu zitzaiolako, gau osoa kutxaren ondoan beilan eman zuen aitak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.
Bide horrek egiten zuen denboran Luzaiderekin junta eta luzaidarrek luzaz ukan zuten eliza horretara beilaz joaiteko ohidura. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.
Nor joaiten da Lurdeko harperat, beilaz? Erran nezake nahi duena. Herria 2005-09-22
Duela 50 urte Xabierren beilaz kantu bera kantatu ginuen Borotra apeza gidari. Herria 2003-04-10
Nire beila-laguna, orduan, beste kandela harturik, hildakoaren gainera makurtu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.
Gauez ere, zure izena dut gogoan, beila-orduetan, zure irakaspena. Elizen arteko biblia Sal 119,55
Sinistarazten plagiatzeko metodoak ez zirela nire jaioterriko beila-gauetan edo artazuriketan hizpide. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 65. orr.
"Lurdeko lorea" eta hemen gaindiko "Orriako ama" harek moldatu kantikak dira, Lurden eta Orrian gogotik emaiten ditugunak beila egunetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.
Denboran herriko eliza izana, orai beila-toki gisa biziki ezagutua. Herria 2001-07-05
Bost ordu famatu haietako beila-gela irudikatzeko, zazpi aulki zuri erabili ditu Jose Ibarrola eszenografoak. Berria - Kultura 2004-01-18
Gaueko beti hiruen beila-zain. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.
Osaba Kamil, hileta beila bat izango zelakoan, sumindu egin zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 192. orr.
Inolako sentipenik erakutsi gabe ari zen, nekatu aire bat, gehienez ere, lorik gabeko beilak hartaratua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
Badakit nola pasatzen dituzten asteburuak gautoki hits horietan tabureteen gaineko talaietatik atezuan edo edalontzi bati beila egiten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.
Hamaika txapelen beila-egunetan bereziki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 120. orr.
Gogoeta goibelez ilunduriko goiz-beilarik gabe esnatu ninduen iratzargailuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.
Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu. Elizen arteko biblia Ef 6,18
Gauean, elizgizonak hileta ospatzeko eta salmoak kantatuz beila egiteko elkartu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.
Hilerrira eramaten dutenean, beila egiten dute haren hilobian. Elizen arteko biblia Jb 21,32
Schopenhauer hil berria zen, eta hurrengo goiza arte guztiok binan-binan beila egingo geniola erabaki zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.
Han geunden denok zutik, armen beila egiten, eta hiru ilaratan lerrokatuta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.
Burua galdurik duen emakume batek bere senarra hiltzen dik herritarren bistan eta gorpuari beila egiten geratzen duk, pistola eskuetan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.
· Emakumeak Bortxaketen Aurka taldeak, EBAk, hogeita lau orduko beila egitera deitu du, "oraintsuko biktimen aldeko" elkartasuna adierazteko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.
Denbora hartan, Mendekoste asteleheneko beila osoa oinez egiten zen, elizatik elizara. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Kastelak ardo zakar pinta bat ireki eta botila, inguruan bilduak zirenei eskaini zien, hil-beilaren hasiera markatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.
Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 184. orr.
Santoñako Arrantzaleen Kofradian hil-beila jartzeko asmoa zuten arren. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Sei hil-beila leku baziren hor. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
antolatzen du beila (5); arantzazuko beila (3); aurtengo gau beila (3)
beila agorrileko (3); beila bat antolatua (3); beila bat antolatzen (3); beila egin (4); beila eginen da (3); beila eginez (4); beila egiten (11); beila egunetan (3); beila helduden igandean (3); beila iragan (3); beila iragan da (3); beila irailaren (4); beila kartsua (3); beila lurderat (3); beila on (3); beila ondo (10); beila orreagarat (3); beila toki (3)
bladiko beila (4); dardan dohatsuaren beila (4); elkartasunez gau beila (3); euskaldunen beila (3); familien beila (3); frantsesen beila (5); gure beila (3); hil beila (4); ibarreko beila (3); konpostelarateko beila (3); lehen beila (3); lurdeko beila (16); mediterraneoko beila (4); mediterraneoko beila ibilaldia (4); oilarandoiko beila (3); orreagako beila (3); otoitz beila (4); salbatoreko beila (8); san antoniko beila (3); san bladiko beila (4); san frantsesen beila (5); santiagorateko beila (3)
beilak gogoan (3); diosesako beilak (3); konpostelako beilak (4); santiagorateko beilak gogoan (3)
beilan eman zuen (3); beilan zegoen (3); gauak beilan (3)
fededunak beilaz (3)