Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.
Herrixkatik behizainek behi azienda zekarten, kontra egiten zuten behi pinttoei buztana bihurritzen zieten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Bitartean, zerrizaina eta behizaina kanpora irten ziren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.
Pasaia inguruko mendietan unai edo behizainek txapela daramate buruan eta jaka gorriak soinean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.
Pala izan zen lortu zuena, Gretti etxekoen behizaina, patata zakuen tamainako ukabilak zituen mutila bera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.
Etxalde bat, behizain familia bat, denak bakean. Herria 2003-01-09
Horrek kolono behizaina nahigabetu badu ere, indioaren egarria ase du: borroka amaitu dela ematen du. Berria - Kultura 2006-02-12