Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatea, jatekoa lortzea, estimulu lehen eta behinena zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.
Oraintsu arte gizakiak kezka behinen edo nagusi bakarra elikagaia (eskuratzea) izan badu ere, pixkanaka, merkantzia huts bilakatzen ari zaigu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.
Meteorologiak hortxe dauzka, azken urte hauetan sorturiko erronka nagusi eta behinenekoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.
Eta azkenik, eta behinenik: halako mutil prestu eta irekia izanik bera, ez al zuen sentitzen egia faxisten hatsa zerua kirasten, ez al zuen laido larritzat jotzen pentsamenduaren jabe den gizon bat pentsatu gabe sinestera makurrarazi behar hura? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.
Zazpi haurretako familia bateko behinena naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 280. orr.
Dikotomia horren areagotzea ebitatzea da orain "intelektualen" zeregin behinena beharbada. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.
Gehien ekoizten eta saltzen den letra-jeneroa den nobelak gure gizartean betetzen duen funtziorik behinena da, duda izpirik gabe, bizi ezindakoen ispilu kontsolagarri bat eraikiz hiritar aspertuaren aspermenaren aringarri izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Hori du liburu honek ments eta, era berean eta paradoxikoki, hori da liburu honen bertuterik behinena. Berria - Kultura 2004-01-03
Tratatu honen helbururik behinena profezi liburuetan ageri diren izen edo hitz batzuk azaltzea da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.
Zoritxarrez, mitxoletak, ahanzturaren lorerik behinenak, gailendu ziren azkenean ehunaren marrazkian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Eta zein da, bekatuez damutzeko, erremediorik behinena? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 31. orr.
Virgiliok Eneida erre nahi du, giza irudimenaren emaitzen kimeraren eredu behinena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.
Bertsolariek darabiltzaten doinu kopuruari dagokionez, Juanito Dorronsorok, arlo honetan dugun ikertzailerik behinenak, 2.775 bildu eta sailkatu ditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.
-Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe geratzeak egiten die minik handiena; hortxe dute ahuleziarik behinena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.
Herrialde pobreentzat, berriz, arazorik behinena oinarrizko beharrak, hala nola elikadura, osasuna eta hezkuntza, asetzeko ezintasuna zen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.
Musika kalera ateratzea zuten helburu behinena. Berria - Kultura 2006-03-05
Hauster maiteminduta dago Marujaz, Donostiako gau moreen ikono behinenaz. «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.
Akuria zen bakteriologoen aztergai behinena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.
Horixe baita denok profitatu beharreko ondare behinenetako bat. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 27. orr.
Berriketa hutsen eta ustelkerien garaiak joanak dira, eta beharrizan behinenak beste ardurarik ez dugu izan behar. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.
Bistan da ETAk ez dituela gogoko defendatu uste duen herriak eman dituen pentsalari, idazle eta kultur eragile behinenak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 54. orr.
Dikotomia horren areagotzea ebitatzea da orain "intelektualen" zeregin behinena beharbada. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.
Hain zuzen ere, horixe zuten ezaugarri behinena, errealitateak ernarazten zien desilusio handia, alegia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.
Kontakizunaren giroa eta dekoratua bera ere, hau da, Hurtadoren bizimodu praktikoa azken-azkenean, Barojaren aspirazio behinenen ispilu dira. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.
Haren behineneko sostengua bazkideak dira eta horiek pertsona fisikoak izango dira, gizabanakoak, eta ez dute inolako erakunderik ordezkatuko elkartean. Berria - Harian 2005-01-22
Munduko zientzialari eta pentsalari behinenetakoak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.
behinena da (5); behinenetako bat (6); ezaugarri behinena (3); ezaugarririk behinena (3); helburu behinena (12); helbururik behinena (6)