Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tximino hura zen bere zoritxar guztien oroitzapena, bere eroaldiaren eta pairatu berri zituen beheratze eta laido guztien arrazoietako bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.
Ilargiaren zerutiko inpresioz eta eraginez, utzi eta ahazten du bere izaera, eta gorantz egin ohi du eta goratze hau errazago egiten zaio beheratzea baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.
Beraz, duda egiten dut munduaren aro hau nolabait ere gurpilaren beheratzearen gainetik dagoenik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.
Aldez aurretik iragartzen dugu edukietan ez dugula ezelako beheratzerik onartuko». Berria - Euskal Herria 2004-02-08
Frantziskorentzat oinarrizko apaltze eta beheratze honek Jesusen biziera osoaren barne-zentzua biltzen du bere baitan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.
Merkatuak balio nominalaz behetiko prezioa ematen zien kredituei -beheratze horiek, kasu batzuetan, kredituen balioaren %90era ere irits zitezkeen-, eta herrialde zordunek bazuten beren zorren baliogabetzea eskatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Oi goitasun miragarria eta beheratze harrigarria! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.
Beheratze luze horren hasikinak Frantziako Iraultzaren gogortadak ditugu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Berezko harreman horiek ahalbideratzen dute herri baten nortasuna eta eitea ez galtzea, herri hori azkendua edo hori baino makurragoa dena, beheratze maila espantagarrian amildua izan ez bada. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.