Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tarifa finko estandarra eta gaueko beherapena. Automatika zahar bat aukeratu nuen, benetako pagotxa beherapena kontuan hartuz gero, eta harekin batera zazpi kargadore erosi nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Akaso, hildakoaren ahaideei beherapenak ere eskainiko zizkieten hurrengo hilobiak [...] saltzaile berari erosteko konpromisoa hartzen bazuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.
Mesfidantza sortzen zioten beherapenetan alabentzat kuleroak erosten zituzten emakumeek ere. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
Abuztuko beherapenek hasiak behar zuten, emakume andana bat ikus zitekeen denda barruan arropak eskuetatik elkarri kenduz, biluzik geratzeko beldur balira bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Beherapenak laster izanen zirela pentsatzeko astia ukan zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 247. orr.
Gizarte honetan urtaroak beherapenekin batera hasten dira; erosketa handien aroek hartu dute naturaren lekua. Pako Aristi «Note book», 2005 - 141. orr.
Etxeko kontsumitzaileentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat tarifen beherapena %0,8koa izango da. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Bere izenean laguntza ematen segitu zuen gizarte arazoak konpontzeko, lan horietarako saltzen zuen kare guztian irabazien %10eko beherapena eginez. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.
Auzoko Txarteldegia programaren bidez, Arriaga antzokiak [...] eta Bilbaina Jazz Klubak antolaturiko emanaldietarako sarrerak %20-%50 bitarteko beherapenarekin erosteko aukera izango dute herritarrek. Berria - Kultura 2004-02-05
Sindikatuek kontra egin berri zioten Londresko gobernuari soldaten beherapena geraraztearren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 146. orr.
Diru-laguntzetan orokorrean beherapena eman da. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Aurrekontu doikuntza egin behar izan da, baina beherapen horien proposamena ez da gurea izan. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
UNED-Bergarako ikasleek edo Kutxako bezeroek beherapen bereziak izango dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Beherapen abonamendurik ez dago aurten. Berria - Kultura 2004-09-14
Beherapena izango da kalitatean, lan baldintzetan eta arlo guztietan. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
San Gilen esanetan, egun «askatasuna dago jokoan, eta askatasunak eta demokraziak ez ditu beherapenak onartzen». Berria - Euskal Herria 2004-11-21
Eusko Alkartasuna Gobernuaren proposamena babesteko bermea izango da, ez da beherapenetan jausiko, eta ez du ez hemen ez Madrilen murrizketarik onartuko. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Laburbilduz, kreatzailearen pasadizo sinboliko klasikoak ditu poemak: Beherapena, Heriotza, Pizkundea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.
Gogoetak, iluntzen ez bazaizkit ere, halako beherapen batera doaz. Hura izan zen aldi bakarra Fermatek beherapen infinitua argi eta garbi erabili zuena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
Batzuen ustez, zuhaitza beherapenean moztu behar da, egur ona izan nahi baduzu kerik gabe erretzeko, edo zur egokia altzariak lantzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.
Ilargiaren gorapenean jarritako arrautzetatik, gehienak oilasko; beherapenean ipinitakoetatik, oilandak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Beherapenean gaude, aroa xuko, ortzi hirriskuekin, euria neurrian. Herria 2005-06-30
Beherapenean gaude, kanbioa astelehenean, gorapenarekin, aroa ederrean. Herria 2005-06-02
Beherapenarekin, hegoaren indarra ttipituz hotzari buruz goatzi. Herria 2002-12-19
Esku ahurrak kristalaren kontra iltzatuta, aurrera-atzera gabiltza, eta kristala lausotzen dugu gure hats beherapenez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 101. orr.
beherapenean gaude (14); beherapenik onartuko (3)