Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiak, beheraldi batzuetan, lainoak sutu egin dituela ematen du. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.
Lehenik, arau orokor gisa, zenbat eta handiagoak gorputzak, lasterragoa izaten zen haien beheraldia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.
Stephenekin bidaiatzean, bizitzean [...] konturatu nintzen zein ahula zen psikologia aldetik, eta zer-nolako goraldi eta beheraldiak izaten zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.
Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik; ez baitago barealdirik gabeko beheraldirik, erran nahi baita, ajerik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.
Haren igoera sozialaren kurbak lagunaren beheraldiaren kurban zuen elkargunea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.
Isil-isilik berekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizkidate, beherantz beti, beherago oraindik, harik eta beheraldiaren azkengabearen ideia hutsak zorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.
Nik gutxiago jokatzeari egozten diot beheraldia. Berria - Kirola 2004-12-29
Urrats bat baizik ez nuen eskas, psikiatrek depresio deitzen duten gogoaren beheraldiaren ataria zeharkatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.
Beheraldietan izaten dugulako geure baitara biltzeko gogoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.
Porrot hark, gainera, eragin zuzena izan zuen nire jokoan, bizpahiru hilabeteko beheraldia izan bainuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.
Beheraldia mende batez luzatu zen, eta kanpoko eragileak izan zituen: izurriteak, gerrak eta eguraldiaren hoztea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
1970eko urteen hamarraldian beheraldian sartu zen nazioarteko ekonomia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.
Patronalak lan kostuei egotzi die beheraldia. Berria - Ekonomia 2004-06-20
Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.
Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du, prezioen beheraldiak esportazioko sarreren gainean duen eragina murrizteko helburuaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Aldi bakoitzean, posizio hegemonikoaren beheraldiarekin batera, nazioarteko aliantza- sistema ere hondatu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.
Estatu Batuetan, %10etik gora galdu zuen Wall Streetek hilabete batean, eta Europan berriz %20 ingurukoa izan zen beheraldia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Ekainaren 7an beheraldi nabarmena izan zuen eta larrialdietara deitu genuen medikua etor zedin. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Beheraldi fisikoak eta zenbait jokalariren lesioek kolokan jarri dute Florentino Perez presidentearen antolaketa berezia. Berria - Kirola 2004-03-23
Nahiko larri egon ostean, onera egin zuen, baina beheraldi handiak izan ditu gerora, harik eta atzo zendu zen arte. Berria - Kultura 2004-06-05
Estatu Batuetan aldi berean interes-tasen beheraldi luze bat izan zen, eta politika horrek markoaren balioa handitu zuen, beste diru guztiei buruz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Isiltasuna eta maitasuna, horiexek nituen zu beheraldi ikaragarri haietatik ateratzeko bi besoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.
Okerrena ordea Izurri Beltza izan zen, 1348an hasita, izugarrizko beheraldi demografikoa eragin baitzuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Epe luzera begira, beheraldi ekonomikoak berekasa sendatzen dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Mendebaldeko herrialdeetako manufaktura-enpleguen beheraldi laster eta etengabeak kezka hori areagotzen du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.
Gremioen beheraldi motel hori merkataritza-kapitalismoak fabrikatzaileen gainean zuen nagusitasun gero eta handiagoaren adierazgarri da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Alabaina, aldi hau beltzen salerosketaren pixkanakako beheraldiak markatu zuen, debekatu egin baitzuten, ingelesek aurrena eta frantsesek gero. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Lehenmin sentimendu hori eta beheraldi hasiera hori, esan zuen bere artean, amarik gabeko jatorrira itzuli zelako sortu berri zitzaizkion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.
Beste batzuek kamera-irrati-eta abar dendetako eskaparateak eta prezio beheraldiak behatzen zituzten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 72. orr.
Lafaiali'ik ez du gauza larririk, tentsio beheraldia izan baitzuen Bourgoinen aurkako partida amaituta. Berria - Kirola 2006-01-31
Ttotte zain-beheraldi latzak eroan zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.
Nazio-estatuen eraketa motel horren lehen aldia Erdi Aroaren amaiera luzea izan zen (1350-1450), ekonomia-beheraldiak eta gatazka militarrak ezaugarri izan zituena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.
beheraldia izan (4); prezioen beheraldiak (3)