Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pedro, ordurako hila, eta Mariana Mendiburu, sortzez Heletakoa (behenafarra). Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.
Bistan da behenafarrek zuhur jokatu gogo zutela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.
1929an muntatu zuen zortzi dantzari zeuzkan talde bat, behenafartar dantzak emaiteko Barzelonan, nazioarteko erakusketaren karietara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Gaur egun behenabartar gazte batek harreman gehiago ditu Lapurdiko eta Zuberoako batekin gurekin baino. Berria - Kultura 2004-03-04
Zuberotarrak euren euskalkiari begira, lapurtarrak eta behe-nafarrak ere eurenean oinarri hartuta, Hegoaldean ere hainbat bidetan zatituta eta ahulduta. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 146. orr.
[Leizarragaren hizkerak] euskara lapurtarra dauka oinarrian, eta zuberotarra eta behe-nafarra ere bai, harekin nahasian. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 31. orr.