Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraposki beheititzen ziren, Jessicak ez zekiela amatxi zegoen egoeran nola igo zitekeen hain gora. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.
Han errekaren ibilgua nabarmen beheititzen da eta ura lasterragotzen. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 27. orr.
Burua beheititu zuen mutikoari so eginez. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 109. orr.
Amak begiak beheititu zituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.
Ahotsa beheititu nuen, lagunari mintzatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Zuk beharko duzu ikusi prezio garestiegia jartzen ote diodan neure buruari; baina aldez aurretik gaztigatzen dizut ez dudala deus ere beheitituko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.
Zientzialariek proposamen diferenteak egin izan dituzte historian zehar eta gehienek onartzen zuten hasierako 100.000 inguruko kopurua goratu izan dute, batzuetan, 140.000raino eramanez; edo beheititu ere, eta 40.000 inguru bakarrik ditugula proposatuz. zergak beheititzeko ahal balinbadu eta hitzemanak izan direnak obratzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.
Chirac-ek hitzemana zuen jatetxetako nagusiei eta sukaldariei % 19,5-tik % 5,5 ra beheitituko zuela TVA delakoa Europaren baimenarekin. Herria 2004-02-19
Hala nola joan den egun batean batek zion 5 punduz goititu zela eza eta, egun berean beste batek agertzen zuen 4 punduz beheititu zela eza. Herria 2005-04-28
Gorago hiruzpalau urtegi egin ondoan, bazekiten nola goratu edo beheititu errekaren barnatasuna, urtegi horiek zaukaten uraren ateak idekiz edo hetsiz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.
Oskarrek apur bat beheititu zuen fusila. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Ohi ez bezala, pertsianak beheititu ditu. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 54. orr.
Leihoa beheitituz, tu egin zuen kanpora. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 207. orr.
Autoko berina beheititu nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.
Iritsi zen jauregirat, beheititu zuen kutxa gurditik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.
Norbaitek bere pentsamenduak gauza zirtzilen batera beheititzen duenean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.
Zeren azken finean ez bainaiz oraino haurrak heztera beheititua! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.
ahotsa beheititu (4); begiak beheititu (8); beheititu nituen (3); beheititu nuen (3); beheititu zituen (3); beheititu zuen (7); beheititzen du (3); burua beheititu (4); hein horretaraino beheititua (3)