Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beheitiko 1 iz beherakoa. ik kakeria.

Beheitikoak hartu ninduen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Ospitalean ezagutu genuen elgar, biak beheitikoarekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

Berehala onartu ninduten beheitikoak joen gelan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Dukearen beheitikoak goitikoa eragin zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.

2 izlag behekoa.

Beheitiko herrixka horretan, karabanen ibilbidean, xeke bat bizi da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Beheitiko sagardotegitik koadrila bat etorri da, bospasei lagun.  Berria - Kultura   2006-02-11

Joxek beheitiko bidea hartu duela ikusi orduko, Abel ezpondatik jaitsi eta borda aldera inguratu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Zapategia etxeko beheitian zuen, eta etxeko beheitiko eskailerapean, berriz, barrika Juran-ongo ur gorriz betea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Ahmet neskarengandik bereizi eta gero hirurak dorreko beheitiko atetik atera ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 82. orr.

Euskal Herri guztia bazterrik bazter eta gainetik beheiti, gauez nahiz egunez, euripean nola eguzkiarekin, goitiko herrietatik beheitiko hirietaraino lasterka eta gelditu gabe gurutzatzeko prest bagaude [...].  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Fernanek posible zuen lehiatzea, aldrebeskeriak eskainiz, "Sumatra gailurrez gailur", "Perdido eta Vignemal 90 urtetik beheitikoentzat", etab.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Horren arabera, 3.000 biztanletik beheitiko herriek aukera izanen dute euren programak abian jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Uraren kalitatea bikaina izanen da arriskua %3tik beheitikoa denean.  Berria - Harian   2006-02-02

3 burutik beheitiko iz

Egunen batean azaldu beharko didazu nola arraio konpontzen zaren katarroa edo hotzeria bildu ondoren burutik beheitikoarekin hasten zarenean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus