Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behealde hartan, laztura goxo bat zen nagusi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere, ezta Afrika behealde horretan seguru-seguru non dagoen ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.
Beloan bildua jarraitzen zuen, eta soil-soilik begitarte beltzarana, ile xerlo beltzak eta hanken behealdea ikusten zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.
Orrialdeak, 30 guztira, goialdean eta behealdean zenbaturik dira; makinaz goialdean, eskuz behealdean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 213. orr.
Max behealdean zegoen, kanpoaldean; Nofutur, berriz, goialdean, barrualdean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 464. orr.
Hura Mexikotik dator, goiko aldera bira handia egin eta gero behealdera jaitsi eta itsasertzak ukitzen ditu. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.
Hiriaren behealdeko ibarra eta ibarraren hegoaldeko zelaia ere bete ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.
Hainbat etxebizitzatako behealdeak desjabetu nahi zituzten, bertan adindu eta ezinduentzat igogailuak jarri ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Baserriaren behealde osoa estudioa da, artistaren askatasun gune erabatekoa, leizezulo ezinbestekoa. Berria - Kultura 2004-06-15
Enbaxadako eraikineko behealdean zegoen negozio-denda batean zehar barrura egin eta lau solairuak igoz, Bob Joyceren bulegora iristen zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 149. orr.
Aldarearen behealdean, lehenengo harmaila zabal eta sakonean, harrizko besaulki bat zegoen, beltza eta apaingarririk gabea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Zehaztu gabeko lehergailu kopuru bat ezarri zuten autoaren behealdean, eta autopistan zegoenean zartarazi egin zuten. Berria - Mundua 2006-03-16
Txukun zegoen batuketa eginda orriaren behealdean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.
Alfred North Whiteheadek idatzi zuen bezala [...] Platoni orrialdearen behealdean eginiko oharren segida bat baino ez da Europako filosofia osoa? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.
Guztion hatz-arrastoak hartu zituen, orri zuri baten behealdean, eta kanpoan itxaroteko agindu zigun. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.
Albacetek ere hiru fitxaketa egin ditu, eta sailkapeneko behealdeko beste bi taldek, Celtak eta Zaragozak, bina. Berria - Kirola 2004-02-04
Horrela, ura egosi eta iragazkitik botata, erraz pasatuko da behealdera, kafearen goxoa hartuta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Gizonaren traje urdin dotorearen galtzak zabalak ziren behealdetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.
Ez nuen nahi, inolaz ere ez, zure haurra, zure haur eder argia, behealde sakon horretan haztea, kalezulo zikinen itzalpean, etxeen atzeko estalpe baten kiratsa arnastuz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.
Hain ondo egokitzen zuen bere kokotsa nire behealde sekretuenetan, haren gorputz osoa nire barrenean sartzea nahi nuen, bat egin nahi nuen, sexu hutsa ez zen aski, urtu egin nahi nuen harekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 110. orr.
behealdean zegoen (4); eskaileren behealdean (3); eta behealdean (12); orriaren behealdean (4); sailkapenaren behealdean (3); sailkapeneko behealdean (5)