Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behazun 1 iz isurkari berdexka, likatsua eta mingotsa, gibelari etengabe dariona.

–Azarias adiskidea, zer sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Behazuna, berriz, begietan lauso txuriak dituztenentzat da: igurtzi harekin begiak, gero haizeman, eta sendatuko zaizkio.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Arazo horri aurre egiteko, litro erdi inguru behazun sortzen du gibelak egunero.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera.  Elizen arteko biblia   Mt 27,34

Gibelari behazuna bezalaxe dario garunari pentsamendua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Behazunez bete zitzaion ahoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Hainbat hepatiti mota daukat, harriak behazunean, giltzurrun hondatuak, odol zirkulazio arazoak, azaleko gaitzak, ikusmen arazoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Gibeleko eta behazuneko arazoak: metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Behazuneko gaixotasunak: ur sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Medikuen arabera, behazuneko infekzio batek sukar altua eragin zion Teodorakis 79 urteko musikagileari.  Berria - Kultura   2004-08-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mihia behazun horitan bustirik daukanak gauza gozoei zapore mingotsa aurkitzen die.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.

Behazun hori-horia botatzen nuen goragale bortitzetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

Biharamunean ardoz, behazun horixkaz, jaki puska kiratsez blai agertu da nire maindirea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 207. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behazun kantitate handi samarra behar da otorduen ondoren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Ongi zituela gaixoak gibela, behazun-maskuria eta pankreasa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Zoritxarrez, ordea, erabilitako azidoak disolbatu gabe utzi zituen anderearen hortzak eta behazun besikulako harriak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.

Kanpotar gorputz sotil batzuek arrasto horiek utzi ditzakete gure gorputzetan, eta beraien bitartez gu maneiatu, behazunak amorrua eragiten duen bezala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.

Elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Behazunak ez du entzimarik, baina bai behazun-gatzak: detergenteak, funtsean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Behazun eta pankrea-urin hondarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

· Mila behazunehun eta hobigarren urteko otsailaren laua da gaur, otsoen hilak laua izatea badauka behintzat...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 141. orr.

4 irud/hed

Ez da erraz izaten Perurenaren zentzumen eta sentimentuetan behazuna ala eztia gailentzen den bereiztea, hau da, idazle batenganako ezinikusi gordina, beste idazlearenganako maitemina baino sentituagoa ote den jakitea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Izan ere, zer da gaizki esalea gizakien behazun, gaiztakeriaren legamia, munduaren lotsa baizik? Behazuna ernaturik, inguruko lurjabeak puska batean maiseatzeko gogoa zuen-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Dastatu zuen, halaber, behazuna, ezinegona, inolako pertsonaiatan kabitzen ez den pertsona hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Ez zegoen hori kontatu beharrik, gaztaroko urte haien behazunak mingosten baitzituen osabaren oroitzapenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Kostanjoglo amorru bizian zegoen, borborka zeukan behazuna, eta hitza eta pitza zerion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 457. orr.

Ez zitzaion batere gozoa gertatuko nirekikoak eta aitarekikoak egin beharra, baina erreakzio bortitzak eta behazuna lekuz kanpo zeuden haren portaeran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Pepponek behazun pixka bat irentsi zuen eta gero mikrofonoari heldu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 193. orr.

Alemanek eraman zioten Gertrudis, eta beraz ia hiru urte ziren On Camillo behazuna jaten ari zela horregatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Pepponek dena zekien eta behazuna zeriola zegoen, ezin jasanez herria ordezkatzen duen alderdiak bigarren geratu behar izatea On Camillok herriaren alde hasitako lehian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

Irribarrez, neurrigabeko minaz, gauzen zergatia ez jakiteak ematen duen neurrigabeko behazunarekin nahasirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Gogoan zera besterik ez dut, nola nahigabetzen ninduen gure birraitona Joãok behazunezko begi lazgarri haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Beti izan ohi dira behazun gaiztozko jendeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 79. orr.

5 behazun beltz ik malenkonia.

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

-Behazun beltza igan zaio bururat, eta odol-ateratze batzuk egin behar zaizkio, ea behazun beltza burutik jaisten zaion, eta arimatik tristura hori kentzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Nola ez da korapilatsua izanen, baldin humoreak lau badira eta haien nahasteko eta konbinatzeko posibilitateak, mementu bakoitzean, infinitu badira, zeren neurriak ere -odoletik zein behazunetik, flematik zein behazun beltzetik- infinitu izan daitezkeen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

· (izenondo gisa) Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita, esan zidan handik pixka batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behazun beltza (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus