Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeure eta besteen sentimenduak ulertzeko gai bihurtzen ote zaitu behatze horrek? «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.
Ez naiz ariko partikulen etengabeko behatze edo begieste iraunkorraren ezinkizunaz, identitatearen eta jarraikitasunaren galeraz; nola den behatze hori gertakari etenak, deskonektatuak edo loturagabeak zeratzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.
Mekanika kuantikoak adibidez [...] ez du "errealismorik": errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.
Jarri nauk dobleari begira, behatze ariketan, eta ez diat gehiago gogoratzen. «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.
Bere asmo bakarra, zuzen eta oker dauden formak bereizteko arauak ematean datza; hortaz, behatze soiletik arras urrundua dagoen ikaskizun arauemailea da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.
Aise darabilt gure artea populu arruntaren behatze zuhurgabetik begiratzen duen idazkera sekretua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.
Ikerpen eta behatze filosofikoek soilik janaritzat balio diote gure jakinahiari... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 10. orr.