Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behatzaile (orobat behatzale g.er. eta behazale g.er.) 1 iz behatzen duen pertsona.

Behatzailea, ehiza hegazkinen tiroak seko hilda, karlinga barrenean zetzan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Ilargitarrak Luzianok, Lockek eta beste zenbait behatzailek deskribatu dituzte, baina ez datoz bat ezer askotan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Estatu unibertsal hauei begiratzen badiegu, ez atzerritar behatzaileen gisa, beren hiritarren begiez baizik, ohartuko gara [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Horren lehenengo deskribapen ezaguna K.o. 1837an eman zuen britainiar behatzaile batek, S.J. Loyd-ek, gero lord Overstone izango zenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Dutertreri begiratzen diot, nire karta-botatzaile eta behatzaileari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Behatzaileei jarritako betoa mugagabea ote den galdetuta, baiezkoa erantzun zuen Teherango gobernuaren ordezkariak.  Berria - Mundua   2004-03-14

Baduzu eragozpenik Bazterkeriaren Aurkako Elkarteko ikasle bat behatzaile gisa gure artean egon dadin?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da; errealitatea behatzailearen ekoizpena da, bezatzaile izen-emaile batena (hizkuntza arruntean eta orobat fisikarenean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Nola argitu behagarritasuna, horrentzat beharrezkoa den behaturiko objektuak, behatzaileak eta marko teorikoak (edo kontzeptualak) osatzen duten marko elkarreragilean sortzen den informazio-fluxuaren analisian?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

XX. mendeak muga berriak ipini zizkion formalizatzeko eta aurreikusteko gure gaitasunari: ezegonkortasuna, kaosa, erlatibitatea, quantak, ziurgabetasuna (behatzaileak behatzen duenarekin ezinbestean interferitzeak eragindako zehaztugabetasuna).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Efektu hauek, hau garrantzizkoa da, berehala gertatzen direla, kausatik efektura iragate hori behatzailearen oharkabean burutu bada ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Linea kontserbakorra daukagu bestetik: Iraultza Frantsesak berehala izan ditu gisa honetako behatzaile eta analistak, Tocqueville bat Frantzian, Burke Ingalaterran, L. von Stein Alemanian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Bigarren "Urriko iraultzak" (1979), zenbait behatzailek deitu izan duten bezala, Estatu Batuetako inflazio-prozesua eta hartzekodunen espoliazioa eten nahi izan zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Ingalaterrako hainbat talde zure atzetik direla eta behatzaileek zure partida asko ikusi dituztela esan da.  Berria - Kirola   2006-01-26

Bozak nazioarteko 12.000 behatzaileren zaintzapean egin ziren.  Berria - Mundua   2004-12-28

Uste duzu konponbide prozesuetan behatzaileak behar direla?  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Entzule ona eta behatzaile fina zen eta da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 396. orr.

Behatzaile objektiboari agerikoa gertatzen zaiona baino gehiagorik ez dut esango.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 175. orr.

Behatzaile zorrotza zen, eta umore finez hornitua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Behatzaile zorrotz baten begiak aurkituko zuen agian nekez antzematen zen zirrikitu bat, eraikinaren aurrealdeko teilatutik abiatzen eta horman behera sigi-saga jarraituz urmaeleko ur geldietan galtzen zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Edozein behatzaile axalekok blufftzat hartuko luke aipuz osatutako jakituria hura guztia, entomologoaren tximeleta orratzez josien erakusketatzat.     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Palestinako Aginte Nazionalak NBEn duen behatzaile iraunkorrak, Nasser al Kidduak, esan zuen [...].  Berria - Mundua   2004-07-14

Guk behatzaile zibilak ditugu zonaldean eta itzuli egin dira.  Berria - Harian   2005-06-22

Errusiako Gobernuak hartutako erabakia Ameriketako Estatu Batuentzako mezua dela esan zuten atzo nazioarteko behatzaileek eta ekologistek.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Kanpoko behatzaile horrek ni lehen-lehenik denboran kontsideratzen nau, izan ere, apertzepzioan denbora benetan nigan soilik errepresentatzen baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.

Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen inguruko behatzaileek Estatu Batuek Iraken, Afganistanen eta Guantanamon «terrorismoa» leporatuta preso dituztenak ikusteko eskaera sinatu zuten atzo  Berria - Mundua   2004-06-26

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrialde Katalanetako Aureli Argemi eta Monica Sabata CIMEko (Centre Internacional Escarre per a les Minories Etniques i les Nacions) kideak ere ariko dira behatzaile lanetan.  Berria - Harian   2005-03-06

Orain dela urtebete Piongiangeko gobernuak IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Erakundeko ikuskatzaileak kanporatu zituenetik behatzaile talde bat joaten den lehen aldia da.  Berria - Mundua   2004-01-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta azkenik, txori-behatzaileek alde guztietan esan dute nazioko hontzek oso portaera ezohikoa izan dutela gaur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Osasun behatzaileek Basauriko eskolen egoera aztertu dute. gerra justifikatzeko mehatxua exageratzen ari zirela bazekitela esan zuen atzo Hans Blix arma behatzaile buru izandakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

5 (izenondo gisa)

Abokatu behatzaile talde bat sortu dute estaturik gabeko nazioentzat.  Berria - Mundua   2004-02-14

Pertsona behatzaile bat aise ohartuko da, igande batean, goizeko zortziak ingurutik hamarrak arte, hiriak duen itxura mortuaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.

Bai objektua handitzen bada, baita subjektu behatzailea berekin hartuemanean txikiagoa bihurtzen bada ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Bere alboan, berarengandik kanpo, osatu direlako dokumentu masak, korrelazio tresnak, eta azterketa teknikak, berak, jakina, horiek erabiliko ditu, baina aldatuko dute gaixoaren aurrean duen jarrera bera subjektu behatzailea den neurrian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Modelo teorikoek ez dute aurrera egin, eta horrek segur aski desilusioa sortzen du astronomo behatzaileengan, WMAPekoak tartean.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Gizartearen Metereologia Estazioa erakunde behatzaileak azken partea eman zuen: Manilan bozen %31 irabazi ditu Arroyok eta %23 Poek.  Berria - Mundua   2004-05-12

6 ikuslea. ik behari 2.

Partida ondoan, angeluar jokolariek txalo zafarrada ukan dute, behatzaile guziek jar lekuetan xutiturik agurtu dituzte zelai gainean beren izerdia gogotik eman duten mutilak.  Herria   2003-01-09

Multxoetako 2 partida ikusi ahal izan dituzte, 60 bat behatzaileek, joan den igande aratsaldean.  Herria   2001-05-24

Bainan gazteak ziren ainitz behatzaile arats hortan, eta nola gustatuak!  Herria   2004-07-08

Behatzaile guziak xoraturik utzi ditu kasetariak, eta bihotzez berriz ere eskertzen dugu hemendik.  Herria   2003-02-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus