Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beharrizan 1 iz beharra.

Neke eta beharrizanak Jainko Jaunaren maitasunagatik eramatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

Gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eramanpen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,4

Gaur izarren beharrizana dut, eta kanpoan esertzera noa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 163. orr.

Ez zuen inongo asmorik gaztetxo batekin ezkontzeko, besteak beste ez zuelako gazteegi baten beharrizanik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Literatura serio hartu duten idazle gehienek beharrizana izan dute idazketa prozesuaren gainean hausnarketa egiteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Maimonen Mi-neh Torah lorategi botaniko bat da, non dena dagoen irakurlearen beharrizanak beti kontuan hartuta ordenaturik, sailkaturik, neurtuta eta pisatuta, izendaturik eta aurkezturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

Euren beharrizanak asetzeko desiren ahotsari jarraitzean, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Gazte asko eta asko, heziketa eta jakituria politiko handiegirik gabe, has dadin sua eta kea pizten bazterretan, biolentzia iraultzaileak benetan iraultzaile izateko dituen beharrizanak badirela pentsatzen jarri ere egin gabe.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Ez nuen uste berriro eguneroko bat zirriborratzeko beharrizana sentituko nuenik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.

Zuzenbide Penal honen oinarria beraren beharrizana da, eta legaltasuna eta gizatasuna bere bi ezaugarriak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Gizakiaren berekoikeriak gaiztotzen du gizartea, eta berekoikeria gauza natural bat da, bizitzaren beharrizan bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Beharrizana izan zen, beraz, gizona bere askatasunaren zati bat ematera bultzatu zuena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Gizona bere buruarekin haserretu da, beharrizanik gabe horrela gidatzeagatik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

Jakinduria definitzen du arimaren nolabaiteko neurri gisa, beronen beharrizanen arabera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Luisak eta Violettek, berez, sekula zapalduko ez zuten ostatu klase horietakoa zen, beraz, beharrizanean izan ezik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arnasa eta atsegin hartzeko beharrizan handia zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 332. orr.

Beharrizan hutsak eraginda, pasioei uko egitetik eta interesen arteko talkatik sortu da onura komuna-ren ideia, giza justiziaren oinarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Ezin direla gizonak inmolatu, horreterako beharrizan nabarmen bat ez bada, bederen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Cecily, zu bezalako emakume batek ezin ditu ulertu ni bezalako gizon baten beharrizan fisikoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 259. orr.

Errepide estuan aurrera, denak bero kiskalgarriaz kexuka ari zirela, Adelak, beharrizan fisiologikoak zirela-eta mesedez gelditzeko eskatu du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.

Kontzeptu berriok "konbentzio batez sorturiko objektu idealak lirateke, beharrizan poetikoetarako bereziki pentsatuak".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Emaztea, bere alde on eta txar guztiekin, eguneroko beharrizana zitzaion, hala nola loa, haxixa eta etxea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Ez al zen emaztearen eginbeharra esanekoa izatea eta, oinarrizko beharrizanak beterik, pozik egotea?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonen arteko hurbiltasunak eta beren jakinduriaren garapenak elkarrekiko jokabide eta beharrizan zerrenda luzea sortu du, beti legearen aurreikuspenak baino handiagoa eta bakoitzaren momentuko boterea baino txikiagoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Oinarri hauekin, beharrizan-irizpideak zera bilatzen du orokorrean: zigorren gogortasuna leuntzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta herriko bertso-beharrizanen bati erantzuteko gauza badira, askietsirik gera daitezke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 154. orr.

Clintonen (X) begietan goxotasun beharrizan handia ikusten nuen -jarraitu du, begiak Danengan finkatuak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 161. orr.

Atzokoaren ondoren, gure gorputzek -eta arimek- atseden beharrizan handia zuten arren, gaurkoan ere goizean goiz jaiki, eta aireportura jo dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beharrizan handia (5); beharrizana izan (4); beharrizana nuen (3); beharrizanak asetzeko (3); beharrizanei erantzuteko (3); beharrizanen arabera (5); beharrizanik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus