Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurpegi fineko mutil gaztea, arras elegantea, urrezkoa izan zitekeen petenta luzeño bat beharri batean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.
Segur da beharri batekin entzuten ari dela, bere baitako marmarrean jarraituz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 137. orr.
Alto de San Anton delakoan naizela, beribilen zurrumurrua gero eta eztiago datorkit beharrietara. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.
Frijitzearen soinua orkestra sinfoniko baten melodia bezain goxoki iragaiten zen beharrietatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 194. orr.
Erramun Martikorenak denek ezagutzen dugun botz xoragarriaz gure beharriak goxatu ditu. Herria 2004-12-16
Bere mugikorra beharriari lotua heldu zen gizon gazte bat, ele eta ele, begiak apalik. Herria 2002-10-24
Beharria luzatzen dut ea zer entzuten dudan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.
Beharriak luzatuz, harresien beste aldean zer dagoen entzun daiteke eta presoa lehen egunetik beretik hasten da entzumena zorrozten, automatikoki, oharkabean lehenik, nahitara gero. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.
Beilariaren ondotik izan ditaike, ez urrun, bertze norbait beharriak guri luzatuz dagona. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 105. orr.
Ezin dut onartu norbaitek beharriak tapa ditzan duela mende erdi pasako gertakari garrantzitsu horien aitzinean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 167. orr.
Begiak eta beharriak erne aldi oro, nehork ez dizu zure egitekoa trabatuko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.
ik beherago 4.
Handik denak begi eta beharri, ikusi dituzte afaltiarrak, trenpu gaitzean ziren eta plazer osorekin jaten, arta bereziarekin moldatu zikiro errakia ondokoekin. Herria 2005-07-21
Harrabots batzuk entzuten ditut beharriak tente, denborarekin identifikatuko ditudanak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.
Nahi ala ez, beharriak xut nituela eta zainak airean, ari ziren ari denak, bakoitza bere aldian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen, begiak zorrotz eta beharriak erne. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.
Burua hantua eta beharriak oraino tutatuak hain segur, arratsalde guzia lanez itoa egonik, arropak sal eta sal. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.
Hola zen orduan, Nafarroan ere euskara nagusi, Behenafarroan bezala, eta kristauak dena beharri egun guzietako mintzairan entzuten zutenari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.
Heldu den asteko HERRIAn sartuko gara bi liburu horietan buru eta beharri, Jakes Casaubon eta Pierre Sabalorekin. Herria 2002-11-21
Entzungailua beharriaren barnean kokaturik, mikroa hari batean diskretuki dilindan ezarria. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 44. orr.
Afrikan nintzelarik izan ziren gertakaritu famatuak, orduan doi doia ene beharri ohargabera helduak eta gaur ene oroit arinean dabiltzanak: 68ko maiatza, Pragaren okupazioa Errusoek, Nasser eta De Gaullen heriotzak, eta Burgos. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 17. orr.
Agian gure Jainkoak beharri onez entzun ditu gure elizatik airatu diren otoitz guziak. Herria 2004-04-01
Guzian entzuten ziren, beharri ziloetan, oihartzun geldiezinaren burrunba, gau osorako uzterainoko heinean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 108. orr.
-Maite zaitut, erran zidan apal-apala eta kasik beharri xilorat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.
Beharri barnetan zituen ile pustuken gatik ez zuen gehiago deusik aditzen, elkorturik zagon. Herria 2004-09-09
Azkenean, despeitu nuen musuño bat arin-arina emanik beharri saihetsean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
90 urtetarat heldua, ez zen gehiago hanbat agertzen komentu inguru heietan baina osasunekoa izana zen eta gizon ederra: beharri gogordura bat zuen bere gaitzik haundiena gaineratekoan. Herria 2003-02-20
Holako jendeketaren begi-beharriak bi oren eta erdiz bere xarman atxiki dituen Pastoralak. Herria 2003-07-31
Eta segur bildutasunean daude, begi-beharriak erne! Herria 2003-09-04
Begi-beharriak beti erne, zer ikusiko duen eta zer adituko! Herria 2003-07-03
Gorputza pausan dela eta, orduan dira sortzen bidaia loriagarrienak, borroka izigarrienak, plazer eztienak, beldur lazgarrienak, egun guzietako biziak, haragizko begi beharriek lanean direlarik bakarrik, sorrarazten ez dituzten gogoeta, irudimen, sendimendu arraro guziak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Zonbat «erreklama» eta zonbat eskaintza, jostagailu eta gaineratiko, ttipi eta handientzat, denak begi-beharrien xoragarri, batzu besteak baino lilluragarriagoak! Herria 2005-11-24
Beti entzuten ginuen trein bidetako buruzagi haundiek beharri gogor egiten zutela galde horri. Herria 2002-11-21
Bururatzean dei borobil bat egin diote antolatzailek jendeari, buru beharriak erne egon dadin, eta Erien Axurantza Kutxaren afera hurbiletik segi dezan. Herria 2004-06-10
Errobiko herrien elkargoaren barnean bada lan talde bat, gu hor izanen gira buru beharriak erne gauzen aintzin-arazteko. Herria 2001-07-26
15 urte huntan badira buru-beharri lanean ari direnak Euskal Kultur Erakundean. Herria 2005-03-17
Lan berri horri buru-beharri lotu dira bi fraile: Anaia Jean François eta Anaia Louis. Herria 2001-10-18
Maiatzean buru beharri sartuko da bi lehiaketetan: Euskadi/Akitania deituan eta "Arraintza portuen lehiaketan". Herria 2003-05-01
Koldo Mitxelenak zuen lan hori hasi, eta gaur Ibon Sarasolak kudeatzen duen lantaldea da buru-beharri lan gotor hortan ari. Herria 2004-02-05
Beste batzuek, buru beharri Interneten sartu aitzin, sail horretako zerbitzuen funski ezagutzearen beharra aipatu dute. Herria 2004-02-12
begi beharriak (5); beharri xilora (3); beharri xilorat (4); beharri ziloetan (3); beharria luzatzen (3); beharriak erne (9); beharriak luzatuz (4); beharriak tente (5); beharriak tutatuak (3); beharriak xut (6); beharriak xut egoitea (3); beharrien xoragarri (3); buru beharri (6); buru beharriak (3); buru beharriak erne (3); buru eta beharri (3); gure beharriak (3)