Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatuak, beraz, sujet gehiagori eman ahal izango dizkie beharrezko gauzak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.
Jainkoak (gorets bedi!) beharrezko existentzia dauka, eta Bera ez denak, aldiz, existentzia posiblea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.
Aita dohatsuak hartzen zituen beharrezko erabakiak, baina Hugolino jauna arduratzen zen erabakitakoa betearazten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.
Beharrezko neurri bat da... zoritxarrekoa, baina ezinbestekoa... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.
Baina beharrezko lege horiek ez baditu inork ezartzen, eta ezarrita ere ez badira betetzen? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.
Mahai Nazionalaren ustez, «agerian geratu da Batasuna gatazkaren konponbideari begira beharrezko solaskidea dela». Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Tramankulu izatea ez dela artearen beharrezko baldintza dio Weitzek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.
Lehen kausa hauxe da Estagiritaren arabera, Zientziaren beharrezko baldintza, berau ezinezkoa litzatekeelako kausak infinituraino luzatuko balira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 250. orr.
Bere buruaz kontu egitera aholkatzen zuen eta bere gaitzarentzat beharrezko sendabideak onartzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.
Era horretan, «gaixoak hiltzeko» beharrezko produktuak eskura zitzakeen. Berria - Gaiak 2004-09-01
Aldaketa hori gertatzeko beharrezko prozesuan aurrera egitearren, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.
Historiaren ikuspuntutik, kapitalismo nazionala bere barne-merkatuetara berriz biltzea, atzera begiratuz gero, beharrezko urratsa gertatzen da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.
Presoek ez dute beharrezko mediku zaintzarik izaten, Askatasunak salatu duenez. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
Inoiz ezin dut existitzen denaren baldintzetaraino itzulera osatu beharrezko zerizan bat onartu gabe. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.
Ikuspegi honetatik erlijio nagusi bizien aniztasunak behaztopa-harri izateari utziko lioke eta giza psikearen aniztasunaren beharrezko korolario gisa agertuko litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 111. orr.
Errepresentazio orok beharrezko harremana du kontzientzia enpiriko ahalgarri batekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.
Ez lan enpirikoa eta serioa, baizik eta bi edo hiru gai, estrapolazioak direnak beharrezko hastapenak baino gehiago. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 226. orr.
Materia, eta oro har munduari dagokiona, ez dela egokia jatorrizko eta beharrezko zerizanaren ideiarentzat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.
Puntu eta Amaierako Legeak eta Beharrezko Obedientziaren Legeak bertan behera utzi ondoren abiatu ziren prozesu judizialetan. Berria - Mundua 2006-03-24
Gutxieneko osagarririk ez duten 5.000 pentsiodunek beste diru sarrerarik ez dutela frogatu beharko dute eta «beharrezko kenkaria» erabiliko da errenta kitatzerakoan. Berria - Ekonomia 2004-02-29
Idazle baten ezinbesteko -beharrezko- oihartzunez eta itzalez ari nintzen, ordea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.
Beharrezko eta hautazko formaldatzeen arteko bereizkuntza honek hizkuntzaren perpausen arteko bereizkuntza nagusi batera garamatza. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.
Kolapsoaren beharrezko eta ezinbesteko ondorioa da desintegrazioa? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
A priorizko eta beharrezko baldintzak badira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 206. orr.
Ikusten zuen hirietan lan baliagarriak zeudela, eta landetan lan beharrezkoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.
Hau, gehienetan, miseriaren eta etsipenaren delitua izaten da, jabetasun-eskubideak (eskubide ikaragarria, eta agian ez eskubide beharrezkoa) existentzia soila besterik utzi ez dion gizaki multzo dohakabearen delitua. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.
Pentsatzen duzu, Eugeni, gizona Sortzaile inozo, ganorabako, anker eta mesprezagarri horrekin lotzen duen debozioa oso bertute beharrezkoa izango zela? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 98. orr.
Lizunkeriaren osagarri beharrezkoak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.
Instituzio multzo publiko eta beharrezkoa, elkarbizitza eta elkar onartzea bideratzen dituena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.
Syntactic Structuresko atal formaldatzailea landu gabe samarra da (esaterako, formaldatze beharrezkoak eta hautazkoak postulatu behar ditu). Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.
Egungo ekonomia hain konplexua izanik, zenbait erlazio erabat ulertzeko baliabide horiek erabiltzeko joera beharrezkoa nagusitzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.
Nik ez dut bizitzan hori baino gauza beharrezkoagorik ikusten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.
Hain jabetuak daude pobretasun gorenaren tituluaz, non apenas iristen diren janari eta jantziari dagozkien premiarik beharrezkoenak asetzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Azalpen hori fenomenoaren azken kausa baino nolabaiteko ondorio gisa uler daiteke, edo hobe esanda, fenomenoaren beraren gertakari beharrezko baten gisa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.
Herri Urrats egunean aipatua izan den bezala; oraiko hiru sail desberdinak lanean ari dira, bakotxak erantzun berezi eta beharrezko bat ekarriz. Herria 2005-09-15
Izadiaren lege orokor eta beharrezkoetan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.
Eskuko poltsa bat eta arropa beharrezkoenak erosi nituen Umbertok aholkatutako saltegi denetariko eta anabasatsu batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 273. orr.
Egia beharrezko gisa honelako adibide bat proposa daiteke: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.
Baina izaki beharrezko bakar batek ere ezin dezake azaldu existentzia: kontingentzia ez da gezurrezko itxura bat, desagerrarazi daitekeen irudi bat; absolutua da, beraz funsgabetasun perfektua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.
· Nire hobe beharrezko digestioaren mesedetan galarazten didate siesta. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Objektu gramatikalaren formaldatze hau beharrezko edo ezinezko egiten duten ezaugarriak aztertzea interesgarria da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.
Perspectiva artificialis-ari dagokionez, Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean egin zen posible (edo beharrezko). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
Liburuetan dena erraza iruditu ohi zitzaiolako, dena berezkoa, beharrezkoa ia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 157. orr.
Oso beharrezkoa iruditzen zait, halaber, zenbait topiko sinple erabat alboratzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Beste gauza gutxi batzuk erantsiz, elkarrekin modu bateratuan bizitzeko beharrezkoak ziruditenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.
Bidezko eta beharrezko iruditu zitzaion, bai bere izen onaren handirako eta bai herriaren zerbitzurako. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.
Hitz batean esanda, hilketa izugarrikeria da, baina izugarrikeria beharrezkoa sarri, inoiz ere ez kriminala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.
Diziplina honi erretorika deitu zion eta eginkizun xume baino beharrezkoago hau agindu zion, [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.
Horregatik errepikatzen zen sententzia, la-ila-ilaha-Ala, behin eta mila bider, bazter guztietan egon zedin, airea bezain beharrezko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 217. orr.
Bake garaian, nekazal ekoizpena bultzatu behar da eta, horretarako, beharrezko da jendea baserrietan koka eta finka dadin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.
Beharrezko da helburutzat edukitzea zertarako sortua izan nintzen, hots, Jainko gure Jauna goresteko eta ene arima salbatzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 113. orr.
Ez zirela beharrezko, nik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 75. orr.
Ez geratu hitz egin gabe beharrezko denean. Elizen arteko biblia Si 4,23
Gauza bat zein neurritaraino den errealitatea jakin ahal izateko, beharrezko eta aski izango da jakitea zein neurritan existitzen den gauza hori hiztunen kontzientzian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 122. orr.
Horretarako, beharrezko ez dena edukitzeko gogoa sorrarazi behar zaie. Honela Jaunak berari buruz zuen ardura adierazten baitzion, beharrezko zitzaion kidea eta adiskide leiala emanez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.
Handinahi zozoren batek saihesten ote gaitu, agian, hain beharrezko genukeen gezur eder horretatik? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.
Manos Limpias-ek Auzitegi Goreneko Sala Berezian [...] aurkeztu zuen idatzia, eta ekitaldia galarazteko «beharrezko diren neurriak» hartzeko eskatu zien epaileei. Berria - Euskal Herria 2006-01-12
Jaunak beti prestatzen zien ostatua, eta eskura jartzen zien beharrezko zutena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.
Eta ezetzaren indarra du beharrezko mugimendu politiko batek demokrazia indarberritzeko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.
Ikuspegi estetikoa ez zela aski, justizia sozialak bultzatutako hitza zela beharrezko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.
Nori ematen diogun, huraxe bihurtzen zaigu beharrezko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.
Beharrezkoa da, beraz, hirugarren batek epaitzea gertatutakoaren egia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Suntsiketa beharrezkoa bazaio bera gabe iraun ezin izateraino, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.
Kanpotik ez da ezer kontraesaten, izan ere, gauzak ez du kanpotik beharrezkoa izan behar. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.
Beharrezkoa da jakitea, noski, hemen nork esaten duen gezurra eta nork egia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.
Kanpotik ez da ezer kontraesaten, izan ere, gauzak ez du kanpotik beharrezkoa izan behar. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.
Erdi Aroko autoreen testu askotan sartzeko, aurretik prestakuntza berezia beharrezkoa dela pentsatzen baitut. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 72. orr.
Itxurak eta zeremoniak beharrezkoak dira justiziaren administrazioan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 104. orr.
Ikuslearen jakintza hau, irudia ulertzeko beharrezkoa den gaitasun gisa, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.
Hots aztarna oro sortzeko beharrezkoak diren aho aparatuaren mugimendu guztiak ulertu direnean ere, ez da ezertan argitu hizkuntzaren arazoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.
Orain, lehen bezalaxe, itxuraz dirua erabat beharrezkoa da bizitzan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Zor publikoa beharrezkoa da beti, izan ere, ezinezkoa bailitzateke, bestela, egiten diren bezalako inbertsio handiak finantzatzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.
Ez zela beharrezkoa ekonomia krisi garaitik ateratzeko gobernuak neurririk hartzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.
Ez da beharrezkoa paradisutik infernurako horrelako bidaiarik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.
Ez al zaio beharrezkoa izango, zeiharka besterik ez bada, argitzea berak partekatzen duen enutziazio-arlo hori? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 151. orr.
Hor ere beharrezkoa izan zen hasierako hipotesi hori alde batera uztea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.
Makalenak iruditzen zaizkigun gorputz-atalak beharrezkoenak dira. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,22
Bizitzan beharrezkoenak ura, ogia, jantzia eta nork bere lotsa gordetzeko etxea dira. Elizen arteko biblia Si 29,21
Giza perfekziora heldu nahi duenak, beharrezkoa du, ororen aitzinetik, Logikan ikasten saiatzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.
Ez dela beharrezkoa definitzea formazio diskurtsibo bati dagozkion objektuak ez "hitzen" bidez ez eta "gauzen" bidez ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.
Beharrezkoa du, beraz, zigorra jasatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.
Giza perfekziora heldu nahi duenak, beharrezkoa du, ororen aitzinetik, Logikan ikasten saiatzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.
Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.
Berau da elkarren segidan doazen hautemapenen ordena (agerpenen atzematean) beharrezkoa bihurtzen duena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.
Batzuetan, iritzi bat ematean, beharrezkoa gertatzen da halako premisa baten baieztapena egitea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.
Neskamearen izen osoa jakitea ere ez da beharrezkoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 115. orr.
Ez zuen onartzen ontzitxo bat ere etxean edukitzea, erabat beharrezkoa ez bazen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Heriotza-zigorra egokia eta beharrezkoa al da gizartearen segurtasunerako eta ordena onerako? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.
Margot eta biok behar-beharrezko gauzak eskolako liburu-zorro batean sartzen hasi ginen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 32. orr.
Behar-beharrezko mugimenduak soilik eginez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.
Etnozentrismoaren behar-beharrezko zuzenketa bat izan zen erlatibismoa gure mendearen lehen erdian. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 140. orr.
Behar-beharrezko mugimenduak soilik eginez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.
Frogak honela dio: zerbait existitzen baldin bada, orduan behar-beharrezko zerizanak existitu behar du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.
Azken urteetan, behar-beharrezko hitzak besterik ez zituen esaten. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Orduan nola nahi izango dugu hortik zuzenki kausalitate ororen jatorria den jatorrizko zerizan baten betegintzarre behar-beharrezko eta goren baten ideia inferitu? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.
Gaztiguak garratzak izanik ere, ohoinak baziren han eta hemenka, eta erne ez zegoenak ontsa pagatzen zuen, behar-beharrezko puskak aski gostarik bilduak, desagertzen baitziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.
Legeak zigor zehatzak eta behar-beharrezkoak bakarrik ezarri behar ditu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.
Behar-beharrezko da gehiegikeria sokratikoa, arrazoizkoa, kulturalista bere neurritan ipintzea. -Behar beharrezko ez bada ez aipatu txosten madarikatua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.
Hau da Espiritu Santuak eta guk erabaki duguna: zuei zamarik ez ezartzea, behar-beharrezko diren hauek izan ezik. Elizen arteko biblia Eg 15,28
Gogokoa zuen hango diziplina, hantxe aurkitu zuen behar-beharrezko zuen bizitza ordenatua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 11. orr.
Gaixoa aurrera eta atzera behar baino gehiago neka ez zedin, erabat ez galtzeko behar-beharrezko zituenean bakarrik eskatzen zizkion argibideak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.
Mikel Azurmendi eta Ramon Etxezarreta, bata kanpoko erbestera eta bestea barruko erbestera kondenatuak, biak behar-beharrezko ditugunak euskalgintzarako, sarri disidentziatik izango bada ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.
Erretinaren mugimendua behar-beharrezkoa da, beraz, pertzepziorako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
Inozo hutsa izan behar da gure espeziea munduarentzat behar-beharrezkoa dela sinesteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.
Esan ezak behar-beharrezkoa dena, besterik ez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.
Musika hark -amak erraten zidan bezala- are asaldatuago jarriko ninduela ederki banekien ere, behar-beharrezkoa nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.
Behar-beharrezkoa duzuen guztia bazeneukate eskura, bake handiagoz eta lasaiago egingo zenukete lan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.
Etika banakoaren eta etika sozialaren kategoriak behar-beharrezkoak al dira filosofiaren arlo horretarako? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Talde horretan mundu guztia elkarrekin aritzea da onena, inork inori aterik itxi gabe, baina ez da behar-beharrezkoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Lan on bat egiteko behar-beharrezkoa egingo zaizu lortu duzun informazioaren ordena eta sailkapen egokia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.
Bi-biak dira behar-beharrezkoak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.
Behar-beharrezkoa, derrigorrezkoa, ez bakarrik urtegi eta etxeotako ur-hodietan, baita atmosferan bertan ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.
ahal izateko beharrezko (9); babesteko beharrezko (6); behar beharrezko (57)
beharrezko aldaketak (5); beharrezko babesa (5); beharrezko baldintza (23); beharrezko baldintzak (9); beharrezko baliabideak (9); beharrezko batasun (5); beharrezko batasuna (6); beharrezko bihurtu (6); beharrezko bitartekoak (6); beharrezko da (20); beharrezko dela (20); beharrezko den (11); beharrezko dena (7); beharrezko dira (5); beharrezko direla (6); beharrezko diren (32); beharrezko dituen (8); beharrezko duen (8); beharrezko duten (8)
beharrezko existentzia (9); beharrezko ez diren (6); beharrezko gauzak (5); beharrezko guztia (6)
beharrezko ikusi (5); beharrezko ikusten (24); beharrezko ikusten du (7); beharrezko informazioa (5); beharrezko izan (15); beharrezko izango (14); beharrezko jotzen (5); beharrezko laguntza (9); beharrezko laguntzaile (6); beharrezko lege (5); beharrezko neurri (9); beharrezko neurri guztiak (5); beharrezko neurriak (43); beharrezko neurriak hartu (8); beharrezko neurriak hartuko (9); beharrezko neurriak hartzeko (7)
beharrezko pausoak (10); beharrezko tresna (6)
beharrezko zela (5); beharrezko zen (8); beharrezko zerizan (14); beharrezko zerizan baten (6); beharrezko zerizana (8); beharrezko zerizanaren (7); beharrezko ziren (5); beharrezko zituen (5)
bere beharrezko (5); betetzeko beharrezko (6); egiteko beharrezko (10); ez da beharrezko (12); gorputzarentzat beharrezko (5); hain beharrezko (14); hartzea beharrezko (6); izateko beharrezko (17); ororen beharrezko (5)
absolutuki beharrezkoa (7); ahal izateko beharrezkoa (6); aldaketa beharrezkoa (9); aldaketa beharrezkoa dela (5); aldatzea beharrezkoa (6); aurre egiteko beharrezkoa (6); baldintzatugabeki beharrezkoa (6); bat egitea beharrezkoa (5); batasuna beharrezkoa (6)
behar beharrezkoa (254); behar beharrezkoa baita (6); behar beharrezkoa da (68); behar beharrezkoa dela (43); behar beharrezkoa den (9); behar beharrezkoa du (8); behar beharrezkoa dugu (5); behar beharrezkoa dut (5); behar beharrezkoa dute (5); behar beharrezkoa izango (7); behar beharrezkoa zela (6); behar beharrezkoa zen (12)
beharrezkoa al (21); beharrezkoa al da (12); beharrezkoa al zen (7); beharrezkoa bada (37); beharrezkoa baita (33); beharrezkoa baitzen (5); beharrezkoa balitz (13); beharrezkoa bazen (5); beharrezkoa bihurtu (5); beharrezkoa bihurtzen (15); beharrezkoa bihurtzen duen (6); beharrezkoa da (812); beharrezkoa da hori (13); beharrezkoa da jakitea (5); beharrezkoa dela (349); beharrezkoa dela adierazi (9); beharrezkoa dela aipatu (7); beharrezkoa dela azaldu (7); beharrezkoa dela azpimarratu (11); beharrezkoa dela dio (8); beharrezkoa dela diote (6); beharrezkoa dela esan (30); beharrezkoa dela gaineratu (9); beharrezkoa dela iritzi (14); beharrezkoa dela nabarmendu (12); beharrezkoa dela uste (21); beharrezkoa delako (29); beharrezkoa den denbora (7); beharrezkoa den guztia (5); beharrezkoa dena (36); beharrezkoa dena baino (7); beharrezkoa denaren (5); beharrezkoa denean (10); beharrezkoa denez (7); beharrezkoa denik (12); beharrezkoa du (36); beharrezkoa duela (9); beharrezkoa duen (25); beharrezkoa dugu (22); beharrezkoa duk (7); beharrezkoa dut (10); beharrezkoa dute (22); beharrezkoa duten (14)
beharrezkoa egiten (9); beharrezkoa eta nahikoa (5); beharrezkoa ez bada (8); beharrezkoa ez den (17)
beharrezkoa ikusi (8); beharrezkoa ikusten (31); beharrezkoa ikusten du (8); beharrezkoa iruditu (13); beharrezkoa iruditzen (11); beharrezkoa izan (49); beharrezkoa izan behar (7); beharrezkoa izan da (7); beharrezkoa izan zen (9); beharrezkoa izanen (16); beharrezkoa izanen da (6); beharrezkoa izanez (13); beharrezkoa izanez gero (11); beharrezkoa izango (139); beharrezkoa izango da (45); beharrezkoa izango dela (18); beharrezkoa izango den (6); beharrezkoa izango litzateke (7); beharrezkoa izatea (6); beharrezkoa izaten (10); beharrezkoa litzateke (17); beharrezkoa nuen (9)
beharrezkoa omen (7); beharrezkoa ote (13); beharrezkoa ote den (5)
beharrezkoa zaigu (6); beharrezkoa zait (6); beharrezkoa zela (73); beharrezkoa zela esan (9); beharrezkoa zela uste (5); beharrezkoa zelako (5); beharrezkoa zen (122); beharrezkoa zenean (7); beharrezkoa zuen (19); beharrezkoa zuten (5)
bere baitan beharrezkoa (6); beti beharrezkoa (7); bezain beharrezkoa (14)
egitea beharrezkoa (44); egitea beharrezkoa da (11); egitea beharrezkoa dela (18); egiteko beharrezkoa (20); egiteko beharrezkoa da (7); egotea beharrezkoa (12); egotea beharrezkoa da (7); egoteko beharrezkoa (5); ekarpena beharrezkoa (5); elkarlana beharrezkoa (6); elkarrizketa beharrezkoa (13); elkarrizketa beharrezkoa dela (8); ematea beharrezkoa (11); ematea beharrezkoa da (6); ematea beharrezkoa dela (5); erabat beharrezkoa (8); esku hartzea beharrezkoa (6); euskara beharrezkoa (5); ez da beharrezkoa (125); ez dela beharrezkoa (31); ez duk beharrezkoa (9); ez zela beharrezkoa (22); ez zen beharrezkoa (33); ezartzea beharrezkoa (5); eztabaida beharrezkoa (8); guztiz beharrezkoa (35); guztiz beharrezkoa da (10); hain beharrezkoa (30); hain beharrezkoa den (5); hartzea beharrezkoa (31); hartzea beharrezkoa dela (13); horregatik beharrezkoa da (5); horretarako beharrezkoa da (7); inolaz ere beharrezkoa (5)
inplikazioa beharrezkoa (5); irabaztea beharrezkoa (5); izatea beharrezkoa (18); izatea beharrezkoa da (5); izatea beharrezkoa dela (9); izateko beharrezkoa (13); izateko beharrezkoa da (5); jakitea beharrezkoa (5); jartzea beharrezkoa (6); konpromisoa beharrezkoa (7); laguntza beharrezkoa (12); lana beharrezkoa (6); legea beharrezkoa (6); lortzea beharrezkoa (5); lortzeko beharrezkoa (13); lortzeko beharrezkoa da (5)
onartzea beharrezkoa (5); orain beharrezkoa (6); oso beharrezkoa (21); oso beharrezkoa da (7); parte hartzea beharrezkoa (17); politikoa beharrezkoa (5); posible eta beharrezkoa (5); sortzea beharrezkoa (6)
uste beharrezkoa (6); zein beharrezkoa (6); zoin beharrezkoa (5); zoin beharrezkoa den (5)