Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusten zuenaz edo -egun hartako laino hertsian- ikusten ez zuenaz oharrak ematen zizkigun dorretik behariak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Aitzinean bi behari izutu bazebiltzan eta gibelean, lerroa hersten zutela, beste bi kide alde orotara barranda. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.
Sarri, behariak ez ditu atzematen denboran zehar gertaturiko desberdintasunak, baina espazioan gertaturikoak [...] edozeini agertzen zaizkio garbi-garbi lehen begiratuan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.
Neska tipi pollit aberaski apainduak eta jauzteka ari diren gizon zaluen bizkarrean jarriak, litezke beren esku, beso eta, gorputz guztiaren keinuekin, behari ohoragarri gehienak bozkaria litzaketenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 107. orr.
450 behari etorri dira Angelu Donibaneko zelaira bi ekipa auzoen arteko derbiaren ikusterat. Herria 2001-10-25
Emankizun luze horrek ez du haatik ukan gisa bereko beste zonbaitek ez hain aspaldi ukana zuten bezenbat entzule eta behari. Herria 2005-02-03
Errugbian, pro D2 kategorian,4000 behariren aitzinean Baionesek irabazi dute Montpellier-en kontra 40/24. Herria 2003-02-13
700 behariren sustenguarekin. Herria 2002-10-10
Aitzineko behari kopuruak aise gaindituko direla uste baitute, Donostiako zelaia proposatzen dute partidarentzat: 33 000 lekurekin zelaia urririk proposatzen diete alabaina Realeko buruzagiek. Herria 2004-02-05
behariren aitzinean (27)