Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behargin 1 iz langilea.

Behargin eta nagusi, denak direla euskaldunak, denak herritarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Beharginen grebaren arrakasta, azken egunetako atxiloketak, presoen aldeko kanpainaren diru-bilketak...  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 27. orr.

Urtarriletik irailera bitartean 33 behargin hil dira EAEn lan istripuetan.  Berria - Ekonomia   2004-11-10

Goseak eragiten dio lan beharginari, jan beharrak egiten baitio bultza.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,26

Errepideen mantentze lanetan ari zen behargina Bidelanek azpikontratatuta zegoen.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Caballitori 23 behargin gehiago kaleratzeko eskaera onartu diote.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

Iaz eraikuntzan 25 behargin zendu zirela gogoratu zuen ESK-ko Jon Garciak.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Enpresaren jarrera ikusita, lantegiko 117 behargin batzarrean bildu ziren herenegun, eta gehiengo zabalarekin greban jarraitzea onartu zuten bozketa batean.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Enpresaburuak kexu dira beharginen eskaerek «motelaldi ekonomikoa» areagotu dezaketelako.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

EAEn sasoikako lanak egiten dituzten beharginen lan baldintzak eta bizitokiak hobetzea, langile horiei loturiko adingabeei arreta ematea, eta beharginen integrazioa bermatzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Beharginen soldata igoera hitzartu dute UGTk eta Volkswagenek.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure lantokian behargin abilak asko dagoz, baina kanpoetara joateko gogorik gitxik izaten dabe.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 44. orr.

Bide ertzeko behargin adar-jotzaileez gain, inor gutxi suertatu zait parean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.

Horrela jakin zuen aurpegi ederreko gazte indartsu hark Santos zuela izena, nabiera bateko behargin mekanikoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

Arropa-biltegiko beharginek, aldageletara joan behar dutela presaka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 228. orr.

Lau behargin magrebiar daude jo eta ke, arropa denda izango dena atontzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat: eskulangile ezezagun batzuek fabrikatzen zituzten, lanak utziriko tarteetan, pertsona garrantzitsuentzat eta behargin zibilentzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Bertakoek nahi izaten ez dituzten lanak hartzen dituzte paperik gabeko behargin atzerritarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Patek bazuen amorante bat, adreilugintzako behargina bera, bere lanaz asperturik zegoena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.

EAEko udal eta foru administrazioko beharginen lan baldintzak Eudelekin eztabaidatzeari uko egin diote ELAk eta LABek.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Udaletxeko beharginak ondo hezita zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.

Saileko behargin andrazkoek debekatua zuten aurpegiko hautsak erabiltzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Azken gautxorien eta egunsentiko beharginen arteko ordu txiki hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gela bat izendatuko zidaten, berokuntza eta guzti, arauzko bazkari-afariak behargin-familia batenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Eastman Kodakek bere behargin plantillaren %21 kaleratzeko asmoa du 2006.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

Oraindik ere oheko berotasuna galtzear duten behargin aldrari gosaria prestatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 18. orr.

Bozkatzeko aukera zuten 190 langileetatik (lan ituna dagokien behargin kopurua) 109k baztertu zuten itun hori.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus