Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu arte ez zituen sekulan behargabe batek harrapatu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 46. orr.
Bai, gaixo soldadoak, izan ziten frantses edo aleman, frangotan behargabe hilak aintzindari handios batzuren urgulua asetzeko! Herria 2001-08-09
Horra zergatik gomendatu zioten beren Erregeri ez zedin higa hainbeste eginahal eta xahupidetan Errege Jaun Katolikoa, behargabe okaztatuz, baina halabeharrez, beste bide batzuk bila zitzan ordainetan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.
Batzuetan beharrik gabe edo behar handirik gabe? Hori diotenak ere badira bainan nun zoin diren behargabeko tratamenduak, hori ikertzen delarik nunbaitik ere ainitz ikusmolde desberdin biltzen da eta garbitasunik baterez! Herria 2004-04-15
Horiek guztiak bermatzen ditu, bada, Aristotelesek Arimaz idatzi duen liburuaren 3.ean eman ohar honek: beharrezkoetan ez du naturak eskasik, ez behargabekoetan gehiegirik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 130. orr.
Erakutsiko zioan horrek zer den behargabeko ankerkeria eta hurkoaren errespetua! Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.
Gero heldu zen mahasti moxtea, mahats aixturrekin, behargabeko aldaxkak kenduz, golkoak izan zitezen ederragoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
H. Paul linguistak adierazia zuen bezala (Dilthey-ren kritikei jarraiki), Volksgeistaren kontzeptua -Hegelena- ikerketa enpirikoarentzat abstrakzio behargabeko bat ei dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 215. orr.
Dena den, halakoetan bezeroak hobe du behargabeko galderarik ez egitea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.