Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Materiaren beharbadakotasun bera frogatu nahiko bagenu, orduan argumentu transzendental batera ihes egin beharko genuke, hau izaki, ordea, hemen saihestu behar zena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.
Aldakorra denaren beharbadakotasunaren eta lehen higiarazle baten beharrezkotasunaren adigaiaren bidez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Hortik inolaz ere ezin dut inferitu izateari begira duen beharbadakotasun objektiboa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.
Gauza baten egoera jakinaren izatea eta ez izatearen aldakuntzak, hots, aldaketak, ez du inolaz ere frogatzen egoera horren beharbadakotasuna, nolabait esateko, higidurari jarraiki zaion bere aurkakoaren errealitatetik, adibidez, gorputz baten gelditasunetik ez da ondorioztatzen higidura beraren beharbadakotasuna, lehena azkenaren aurkakoa delako soilik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 293. orr.