Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
begonia iz lorategi landarea, hosto ederrak eta arrosa koloreko lore txikiak dituena (Begonia rex etab.).
Gure mandragorak kimuak baino ez direnez, hauen garrasiek ez dute oraindik hiltzen -esan zien lasai, begonia bat ureztatzea baino askoz gauza kilikagarriagorik egin ez balu bezala-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.
Aurpegia leihoko kristalari atxikia, etxeko loreez oroitu naiz gero, batez ere salako begonia ederraz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 76. orr.
Hormako erlojuak, leihoetako errezelek eta egongelako bazter batean dagoen begoniak N. jaun artistak baino izatasun gehiago dute. Berria - Kultura 2006-02-12