Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
begitzar iz adkor begi erraldoia.
Harryk begietara begiratu zion zuzenean, eta ikusi zuen begiak, bi begitzar irten eta horixkak, zulatu egin zizkiola fenixak Bi begitzar handi eta hori ikusi nituela gogoratzen dut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.
Zaldiak ere muturra altxatu eta, bere begitzar goibelekin, Sofiri begiratu zion. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.
Nik erakutsitako liburuen zerrendari begiratu eta gero, bere begitzar behiarenen tankerakoak nik idatzitako eskaritik jaso, begiez klis-klas egin, eta katar--murmurraren antzeko eztarri-hots bat atera zaio: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.