Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begitazio (orobat begitanzio g.er. eta begianzino g.er.) 1 iz irudipena, eskuarki ameskeriak eragina. ik haluzinazio.

Kaskarin honek begitazioak zituen, eta Jainkoak bidali zuela eta Jesukristoren pareko zela pentsatzen zuen bere eromenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

San Juan de Dios delako ordenan sartzeko esan omen zion Ama Birjinak beste begitazio haietako batean, eta halaxe egin berak, Madrilgo komentu batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.

Argia piztu zuenean, ia zorabiarazi egin zuen begitazio bat izan zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

Bat-batean begitazio bat izan nuen: norbait erorita zegoen, muturrez aurrera, eta odoletan zegoen plateren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Kolpearen latzak sortutako hire begitazio bat duk beltzez jantzitako gizonarena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Begitazioren bat izan dut, horra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

Filologoarentzat begiak oso dira engainagarriak [...] ez dute eskuarki ikusia eta erakutsia dagoena baizik ikusten; maizegi dira jakineko begitazio eta irudipenetara lerratzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hem ehiztariak begitazio beldurgarri bat izan du oraingoan bizarginaren ahulkian eserita: ile-moztaileak burua heldu eta lepoa aurrerantz begira jarri diolarik, orein disekatuaren burua bere etxeko horman bezalaxe sentitu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Kinina ematen ziotenean begitazio izugarriak izaten zituen eta iruditzen zitzaion itsas zabalean zebilela zabuka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Tonik esan zigunez, gaueko jaki-edaki-errekiek eraginda, aipatutako begitazio miragarria izan zuen eta bizipen haren ondorioz argia ikusi eta bizitzan bestelako jokabidea hartu behar zuela ohartu zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Ispilu horretan, irudi eroak ikusten hasi naiz, munstroak, gorpu nazkagarriak, piztia mota beldurgarri guztiak, izaki ankerrak, eroen gogoa harturik duten begitazio itxuragabe guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.

Unibertsoa, harentzat, begitazio konpakto bat zen; izarrak bere buru gainetik labaintzen ziren, bere kopetaren kontra hausten zen itsasoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.

Antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du, "begitazio metafisikoen" kontraesan dialektikoetan bere buruari kontraesanez, pasatua duelako bere ahal eta baliabideen esparrua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begitazio bat izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus