Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begitarte (orobat begiarte g.er. eta bertarte g.er.) 1 iz aurpegia, eskuarki aurpegiaren itxura.

Ez dago hartuko ez duen molderik, ez dago lortuko ez duen kapritxorik, ez dago eginen ez duen ametsik; begitarte guztiak ditu, espantu guztiak egiten ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Han elkartzen ziren arrats guztietan: bata, begitartea alai, eguna sutegien artean eman eta gero; bestea, aurpegiera abaildurik, maisu errukarriaren zoritxarrak zirela kausa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Haren begitartearen aldaketari so nengoen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Inon den astakeriarik handiena bota zezakeen begitartea mudatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Basile-ren begitartea argitu zen eta bi belarrien arteko irria marraztu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Magaliren begitartea doi bat ilundu zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Bihozminak desitxuratua zion begitartea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Hitz haiek esanik, are gehiago edertu zitzaion begitartea, halaxe gertatzen baitzaie ongia maite eta gauzatzen dutenei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Sinetsidazu, hamaika aldiz ikusi dut nola aldatzen den begitartea larrua jotzean, ez dago gauza politagorik plazerrak aldatutako begitarte bat baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Haren begitarteari distira zerion.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin, eta [...] bere begi orain dirdaigabeek halako aurpegiera etsitu, noragabetu eta akitua nabarmentzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Halako harridura akitu eta ikaratu bat asma zitekeen, hil-bizi haien begitarteetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Baliteke Iban ziegatik begira egotea, eta badaezpada eleganteki igo duzu malda, burua tente, begitartea zimur.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Begitartea lanbro halere.  Herria   2005-01-06

Berehala agertu zen mutila, lotsa begitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Haize freskoak ibiltariei begitartea ferekatzen zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

Zaita ez zen gizon beltz bat, begitarteko larruazal kobre-koloreko egiptoar zinezkoa baizik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Askoz ere begitarte akituagoa ageri zuen. Denekin bazaukan bere begitarte on, argi, lilluratsua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 107. orr.

Eskerrak ematen dizkiot, begitarte onez neuk ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.

Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Begitarte ezin harrituago batekin ikusiko ninduen espainolak, pentsatzen dut orain.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Desesperamendua irakur zitekeen haien begitarte goizegi zaharkituetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Inor gutxik bezala sinistu zuen nigan eta azken egunera arte begitarte alaia izan du beti niretzat.  Berria - Kultura   2006-01-21

Haren begitarte ilunak adierazi zidan, ordea, ziritzat hartua zuela nire errana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Kokospeko bizarra nahasi-nahasia zuela eta begitarte zabal egokia logurez guztiz zurbil.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Arestiko begitarte konplizea berritu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Kattalinek bere ikasleak begitarte ezti eta pausatu batekin agurtzen ditu eta, aldi berean, ez die kasu handirik egiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.

Lisak, zutik, argimutila piztua eskuan, Florenti begiratzen zion atseginez, behi sakratu baten begitarte eder lasaiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 144. orr.

Gizona, begitarte eztiarekin oraingoan, ez begirakune betizurik ez irribarre asaldagarririk, lasai egon zen neska hurreratu zitzaion arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Haren begitarte kasik beltzak halako itxura diabolikoa hartua zuelarik, deiadarka jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Lerro bat gorago gizon baten begitarte beldurgarria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 105. orr.

Ez zen begitarte itsusiko neskatxa; luzexka bai, argala, ile gorrixka.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Hura entzutean, edo kantatzean ere berdin, errespetuzko begitartea paratzen duzu, berdin dio zein mozkorturik zauden.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Doi doia suspertzen ziren eguzki izpiei aingeru begitartea eskaintzen zien.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

Zalgurdi urdin bat eta hantxe barruan Kopenhageko printzea, Wolf izenekoa, haur begitartea zuen mutil gazte bizargabea, esku eskuinaz bildutako jendea agurka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

Hala eta guztiz, haren gizon-begitarte zuria gorri kolorez margotu zen, eta ez lotsaz, hain zuzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 111. orr.

4 begitarte egin harrera ona egin.

Iruditu zitzaidan hari begitarte egiteko eraz adierazi ordez, hobe nuela adeitasunez hari ohartarazi ezen ez ginela oraino elkarri hark uste bezain estuki lotuak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.

Adeitasun nabarmenaz egin nion begitarte, harekin nuen harreman gutxia hala frogaturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.

Andrea, zatoz; Hamleten adostasun atsegin eta bortxagabe horrek begitarte degit bihotzean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.

Biharamunean, igande 25 ean, Plazak ikusiko du IHAUTE haren ospea: salto eta irrintzina, mutxiko eta fandango, zahar edo gazte, denek eginen dautzute begitarte.  Herria   2001-02-08

Egunik ilunenak ditugu naski pairatu, beraz xorien pare egin dezogun begitarte hurbiltzen den udaberriari.  Herria   2004-02-19

· Arta handirekin, atea zabaldu zion, eta, begitarte seriosena eginez, aitortu zigun zergatik erosia zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.

Ahantziko dut, ahal izanez gero, zuk egin diozun begitarte krudela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus