Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begitandu zitzaidan on dela gure ekintzen lekukoren bat izatea, batez ere zalantza eta nahasmendua edozein bihurgunetan zain daukagularik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.
Bat-batean begitandu zitzaidan bere ahots tourettikoan "Kaixo, mutilak" esan, eta han hasiko zela biei, sinkronikoki, simetrikoki, burua laztantzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.
Buruko mina zuen; begitandu zitzaion burua alanbre gori batez inguratua zuela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Inoiz baino ederragoa begitandu zait. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.
Zoragarria begitandu zaidan gela narratsa eman didate, eta liluragarria iruditu zaidan dutxa beroa hartu dut gelaxka zikin baten. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 125. orr.
Gogoan nerabilen asmoa xumea zen, baina berdinik gabeko ausarta begitantzen zitzaidan niri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.
Yolok ez du Sortzez Garbi igeltsuzkoa beste amarik ezagutu; hil zen, bere oroimenari ilun begitantzen zaion denboraldiren batean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.
Goitik beheraino aztertuko balute bezala begitandu zitzaion guztien begirada. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Guri ezbehar latzak begitantzen zaizkigunak, itxuraz aldatutako gertaera pozgarriak baizik ez dira askotan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 83. orr.
Harrigarri begitantzen zait AEBetako euskaldunek egungo Euskal Herriaren berri jakin nahi ez izatea. Berria - Kultura 2004-02-07
Oso umore beltza begitantzen zait, beltzegia aldi honetarako. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.
Hartara, eskari hura jaso zuenean, beltzez jantzitako mezularia beste mundutik etorria zela begitandu zitzaion. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.
Hango arrantzaleei ez zaie harrokeria begitantzen Queen Mary izena ipintzea ontzi apal bati. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.
Halako batean, alboko ontzitik txalupa bat erriatzen zihardutela begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.
Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuaz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkeela begitantzen zait. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.
Une hartan ez nion garrantzirik eman gertatukoari; gerora hasi zitzaidan esanguratsua begitantzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 40. orr.
Egun ezin dut begitandu nasa hutsik, Maruxa, ikusi egin behar zaitudalako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.
Begitandu zituen guardak bizikletan enbatak putzura eramaten, nasatik behera jausten bata bestearen ondotik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.
Halan begitantzen dut orain nire epaiketa hura, zure ekintza ere neure gain hartu izan banu moduan, eta zure argudioak esan nituen hiru berba haietan bildu izan banitu legez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 83. orr.
Zeremonia gisa, bai, begitandu nuen neure heriotza. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.
Ondo ezagutzen ez duguna nolabait begitantzeko balio lezake fantasiak, baina ezagutzera eman zaigun hori ulertzea eta interpretatzea imajinazioaren egitekoa da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.
Barre egin nuen legelarien eztabaida begitanduz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.
Bidaia prestatzen ziharduela, askotan ahalegindu zen hondartza haiek begitantzen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 118. orr.
Gertatu dena gertatu ondoren, bere bizimodua nolakoa ote den begitandu ere ezin dut egin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 291. orr.
Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila-hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.
begitandu baitzitzaidan (6); begitandu izan (6); begitandu zaio (9); begitandu zait (13); begitandu zitzaidan (92); begitandu zitzaidanez (3); begitandu zitzaion (31); begitandu zitzaizkidan (6)
halaxe begitandu (5); zegoela begitandu zitzaion (5)
(6); begitantzen zaie (3); begitantzen zaigu (6); begitantzen zaio (10); begitantzen zaion (3); begitantzen zait (25); begitantzen zait niri (3); begitantzen zaizkio (4); begitantzen zaizkit (3); begitantzen zitzaidan (11); begitantzen zitzaigun (3); begitantzen zitzaion (16); begitantzen zitzaizkidan (3); begitantzen zitzaizkion (5)
bidezkoa begitantzen (3); ez zait begitantzen (5)