Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mezatan Kristoren gorputz txit santua jasotzerakoan, belauniko jartzen zen, animalia begirunetsu honek debozio gutxiko pertsonak salatu nahi balitu bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.
Jende zibilizatua gara, begirunetsua, mota guztietako giro eta lagunarteetara ohitua. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 89. orr.
Sadek liburu honetan bide alternatibo bat erakusten du, libreagoa, atsegingarriagoa eta bakoitzaren gurari eta zaletasunekin begirunetsuagoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.
Hinduismoa, bere izatez eta irakaskintzaz, beste er-lijioekin eta pentsamoldeekin nahiko eramankor eta begirunetsu da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 180. orr.
Hain izan zinen samur eta begiko nirekin, gaueko lokal batean topatuarekin, hain dotore eta hain zinez begirunetsu eta hala ere hain grinatsu andra-atseginetan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.
Ezpainak irribarre egitera bortxatzen ote zituen begitandu zitzaion. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.
Gerora konturatu nintzen, ordea, gutxieneko iruzkinen bat ez egitea ere ez zela normala, ezta bat-batean nirekin hain begirunetsu azaltzea ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
-Begirunetsu jokatu duzu andereñoari gardeniak oparituta, arraioa! -esan zuen Camillak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.
Margo-lanean kolore beltza koadroaren osotasunean ederra gertatzen den bezala, era berean borroka oso hau jainkozko Probidentzia aldaezinak begirunetsu antolatzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.