Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraingo honetan haserreak gaina hartu zion begiruneari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.
Ez zioten utzi, ohi bezala, hari bekatuak aitortzeari, ez zor zioten begirunea eskaintzeari ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.
Nork berea gutxiesten badu, berriz, ezin auzokoari begirunea eduki diezaion eskatu. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.
Hermanni zor nion, neurri handi batean, militarrak erakutsi zidan begirunea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 120. orr.
Erakutsiek begirunea jainkoei, erreguka baikatozkik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.
Aukera aparta nuen taldekoen begirunea irabazteko, baina ez inoren onespena behar nuelako edo inork gutxietsi egiten ninduelako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Epaileek begirunea eskatu dute. Berria - Kirola 2004-06-29
Sobakevitxek, berriz, begirunea adierazteko orpoez takateko arina jorik, antzeko gonbita egin zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.
Laster sumatu nuen lagunen begirunea ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Kapela edo sonbrailua jarria zutenek burutik kendu zuten, dukeari zor zioten begirunea zela kausa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Legearen begirunetik hurbilago zebilen haren erreformismoa, Erasmorenganik baino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Pertsona horri begirune eta ospe ekartzen dizkiozula. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 117. orr.
Zeren Jainko gure Jauna aipatu nahiak gauza sortua aipatu nahiak baino begirune eta itzal handiagoa dakar berekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 55. orr.
Barbamiclín inozoa zen; Acqui-n begirune eta babesa ematen zioten, inozoak Jainkoaren haurrak baitira eta ez baitzaie deitu behar "raca". Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.
Txitxikovek biak sentitu zituen: begirunea eta ahalkea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.
Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Ahal duzuen begirune eta ohore guztia emaiezuela Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol txit santuei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.
Han bukatzen ziren batak eta besteak nirekin izan zituen begirune guztiak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.
Erlijioa eta Frantzia hezurmamitu dituzten usadioei zor zaien begirunea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.
Egiari zor diogun begiruneagatik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 622. orr.
-Nire aitari zor diodan begiruneagatik ez balitz, oraintxe bertan hilko nuke, haren mezularia hil dudan bezalaxe!!! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.
Begirunez begiratzea merezi du! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Promes egin zuen apaizaren eskuetan, santuaren jaia beti begirunez gordeko zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.
Indiako miserableenak dira, bai ondasunez bai begirunez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 58. orr.
Haurrok begirunez tratatu behar genuela gurekin topo egiten zuenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.
Begirune gutxiz tratatzen nauzu, benetan! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 84. orr.
Ezkontzari irtenbide bakarra iritzi, bestela begirunerik gabe errefusatu, eta zakar hartuko baitzuen. Nekez iraun zezakeela begirunerik gabeko maitasunak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Pretoreak ekitate, urritasun eta begirunezko arrazoiek bakarrik hunkitzen zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.
Badaki izkiriatzen ari natzaizula, eta bere goraintzi begirunezkoak eman diezazkizudan manatu dit. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 57. orr.
Bakartze ziegetatik ateratzea eta tratu duin eta begirunezkoa izatea, eta hainbat eskubide bermatzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Haren ustez, merkatariek, jabeek eta bestelako jende zintzoek horrelako itxura begirunezkoa erakutsi behar zuten erlijioarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.
Antza, guztiz berezkoa eta xaloa zuen berezitasun hori, baina, hala ere, begirune handia pizten zion ostatuko morroiari. Haren memoriari begirune handia gordetzen zaio, merezi duen bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Esan bedi begirune handiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 90. orr.
Bere arrebak bezalatsu (nahiz eta era askoz isilagoan), ez zuen maitasun edo begirune handirik Juneren bigarren senarrarentzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.
-Afanasi Vasilievitx, onar iezadazu, arren, nire begirune apalaren aitorpena! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.
Gero eta zailago bilakatzen ari da begirune sistematiko eta zalantzagabe bat gordetzea izadiaren baitan gertatzen diren prozesuei. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.
Adora ezazue begirune osoz lurrera makurturik, haren izena entzutean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.
Nobela berri honetako heroiak zure begirune osoa merezi du: zinez da ederra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.
Semeak begirune mugagabea zor dio amari, emazteak begirune mugagabea senarrari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.
Begirune mugarik gabea die goi-mailako funtzionarioen emazteei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Emakume potoloak begirune mesfidatiaz begiratzen du ariketa ulertezina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.
Bere anaiaren aholkuekiko otzantasun handia erakusten zuen, halako begirune bat, Lisa ederra bertan ez zegoenean, behinik behin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.
Ingurunearekiko begirune zabala. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Eskua heldulekuan duela, Raimundo Silva ireki ez ireki dabilela dirudi, nolabaiteko begirune superstiziosoak geldiarazi egin du, beste garai batzueko gizona da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.
Hirutasun Santuarekiko begirune adeitsua barneratuz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 91. orr.
Elkarrekiko begirunean oinarrituko den elkarrizketa. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Zehaztasuna, poz poxin bat, eta irakurlearen alde nobleenganako begirunea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.
Hindutarrek ezin dute eraman sikh erlijioaren mo-noteismoa, politeismoari dioten herra eta brahman apaizei erakusten dieten begirune eza. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 188. orr.
Osaba argalak adierazi zuen berak begirunea ziola dukeari eta ez ziola erdeinurik egin nahi. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 98. orr.
Begirune falta idurituko zaizu, beharbada, jaun André, gure aita izan zenaz horrela mintzatzea. miragarria gerta dakiguke borrokalari haiek elkarrenganako sentitu zuten begirune-maila. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.
Gizalege [...]: New Yorkez gainerako biztanleei behatzaile hiritarrek eratxikitzen dieten begirune mota. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.
Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren jainko-begirunea eta jainko-jakinduria eta jainko-maitasuna irrikatzen ditu beste ezer baino gehiago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.
Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari, bide okerretik dabilenak mesprezatu egiten du. Elizen arteko biblia EsZ 14,2
Jaunari begirune diozuen guztiok, goretsazue! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.
Izan begirune Jaunari eta emaiozue ohore! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.
Fededunei eta zure izenari begirune diotenei. Elizen arteko biblia Ap 11,18
Jaunari begirune izaten ikasi eta haren legeak bete ditzan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.
Jainkoari begirune diozuen guztiok, zatozte eta entzun. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 85. orr.
Begirunea diegu; beldurrik ez. Berria - Kirola 2004-01-25
Guztiek zuten gogoko Charlie eta begirunea zioten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.
Begirunea diot nik Jainkoari. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.
Soldaduek agurtu egiten dute, ofizialek begirunea diote. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.
Horra hor, adibidez, animalia guztiei dieten begirunea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 42. orr.
Ehizaldietan begirunea zieagu zaldun-lege eta -ohitura zenbaiti, begirunea zieagu, basapiztiei, esate baterako. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
Pentsatzen nuen kontrakoa ere, testua gustatzen bazitzaion irabazian irtengo zela biok elkarri genion begirunea, Herritarrek erlijioari zioten begiruneari esker, uharte hura leku segurutzat zeukaten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 318. orr.
"Jainkoen begirunerik ez dute", dio Platonek, "haiek badirela ukatzen dutenek". «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 147. orr.
Begirunea zuen haren heziketarekiko, eta, horrekin nahasirik, gero eta jakin-min biziagoa hurbilagotik ikusteko, haren bizitzan barneratzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 186. orr.
Nire alde ari zen emakumeari zioten begiruneagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 248. orr.
· Bere hobenak ordaintzen ari den errudunari zaion begirune berbera beharko luke gizakiak abereentzat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.
Familian begirune handia diete haren usteei. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.
Administrazio kontuetan ezjakina izanik, burokraziari eta burokratei begirune ia sakratua zien Enperadore Horiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.
AB-k ez zion begirune handirik, dirudienez. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.
Lapurtarrek zuberotarrenganako zuten begirune txikia ere salatu zuen Peillenek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 56. orr.
Begirune gutxi diozu Myrtle gaixoari -arnasa sakon hartu eta oihu egin zuen-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.
begirune bereziz (5); begirune diona (8); begirune dionak (4); begirune diotenak (8); begirune diotenei (3); begirune diotenek (8); begirune diotenen (3); begirune diotenengan (3); begirune diotenentzat (5); begirune diozuela (5); begirune diozuen (4); begirune diozuenok (10); begirune dizutenentzat (3); begirune eta debozio (9); begirune eta deboziorik (3)
begirune eza (6); begirune falta (12); begirune gehiago (4); begirune gutxi (4); begirune guztiarekin (4); begirune handia (48); begirune handia diete (3); begirune handia diote (3); begirune handia izan (5); begirune handia zion (5); begirune handia zioten (5); begirune handiagoa (3); begirune handiagoz (3); begirune handirik (6); begirune handiz (39); begirune handiz ibiltzen (3)
begirune izan (10); begirune izan zioten (3); begirune izanen (7); begirune izanen dizute (4); begirune izango (7); begirune izango diote (4); begirune izatea (3); begirune izaten (9); begirune jainkoari (4); begirune jaunari (8); begirune jaunari eta (3)
begirune osoa (10); begirune osoz (13); begirune pixka (3); begirune pixka bat (3); begirune txikia (4)
begirune zion (8); begirune zion marinel (3); begirune ziona (4)
beldur eta begirune (4); berari begirune (5); erakutsiko duzue begirune (5); hain begirune (9); halako begirune (6); halako begirune bat (3); hari begirune (3); hitzari begirune (4)
izan begirune (13); izan begirune berari (3); izan begirune jainkoari (4); izango diote begirune (3); jainkoari begirune (29); jainkoari begirune diozuenok (3); jainkoari begirune izaten (4); jainkoari begirune zion (6); jainkoari begirune ziona (4); jaunari begirune (38); jaunari begirune diona (8); jaunari begirune dionak (3); jaunari begirune diotenek (7); jaunari begirune diozuenok (5); nolabaiteko begirune (3)
arteko begirunea (3)
begirunea adierazteko (4); begirunea azaldu (4); begirunea behar (3); begirunea da (7); begirunea da jakinduriaren (3); begirunea diot (3); begirunea dioten (3); begirunea erakustea (3); begirunea erakusteko (6); begirunea erakusten (4); begirunea erakutsi (5); begirunea eskatu (7); begirunea galdu (4); begirunea hitzeman (4); begirunea irabazteko (3); begirunea izan (11); begirunea izan behar (5); begirunea izatea (4); begirunea merezi (3); begirunea zion (4); begirunea zioten (5); begirunea zor (19); begirunea zor zitzaiola (3)
errespetua eta begirunea (4); jainkoarenganako begirunea (3); jainkoari begirunea (4); jaunarenganako begirunea (20); jaunarenganako begirunea da (4); maitasun eta begirunea (3); nolabaiteko begirunea (4); obedientzia eta begirunea (9); zor zaien begirunea (4); zor zaion begirunea (3)
diodan begiruneagatik (3); jaunaganako begiruneagatik (4); zioten begiruneagatik (3); zor zaien begiruneagatik (3); zuen jaunaganako begiruneagatik (4)
begirunean bizi (6); jainkoarenganako begirunean (3); jaunarenganako begirunean (5)
batere begirunerik (8); begirunerik ez izatea (3); begirunerik eza (4); begirunerik gabe (15); begirunerik gabeko (6); begirunerik handienean (3); begirunerik izan (6); inolako begirunerik (11); inolako begirunerik gabe (4)
begirunez agurtu (4); begirunez begiratu (3); begirunez beterik (3); begirunez egiten (4); begirunez esan (3); begirunez eta maitasunez (3); begirunez hartu (11); begirunez hartzen (3); begirunez jokatu (3); begirunez jokatzen (3); begirunez tratatu (5); begirunez tratatzen (7); beti begirunez (5); burua begirunez (3); nolako begirunez (3)