Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
begirazulo iz begiratzeko zuloa, eskuarki atekoa.
Ateko begirazulotik zelatatzen zuen soldaduak ezin zuen urduritasun hura eraman. arropa guztia erantzi eta, ateko begirazulotik zelatan zeukan zaindaria harri eta zur utziz, zehatz-mehatz egiten zituen alemaniarrak agindutako hemezortzi ariketak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
Bere ziega, atea eta ateko begirazuloa, orduen kanpai-hotsa, zehaztasun handiz moldatutako gotorlekua eta, batez ere, oin-hotsa sortuz korridorea zapaltzen zuen panpina mekaniko fusildun hura eta noizean behin ateko begirazulotik ikaraz begiratu eta hitzik esan gabe jatekoa uzten zioten beste haiek. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.