Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
begirazo iz adkor begirada.
Ingurura begiratu nuen lipar batez, stadiumak osatzen zuen eraztun perfektuari begirazo azkar bat bota nion. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
Edaria eskatu eta hura etorri bitartean, erdialdean borborka ari zen jende multzoari begirazoa: besoak eta zangoak nahas-mahasean, desmasia dezibelikoaren eta bihotz taupadak nahasteko moduko erritmoen agindura denak. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.