Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begiramen 1 iz begirunea.

Zoritxarrez [..] begiramen edo decorum hori ez da jadanik mundu honetakoa, eta Gabriel bezalako artzainek antz handiagoa dute aurreko mendeetako jendearekin hirietako garaikideekin baino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Nolako lotsa eta begiramena izan beharko genukeen guk, beste erlijiosoak baino pobreago eta eskasagoak garenok, [...] kristauen agintea gordetzen duen etxolako atea jotzen ausartzeko ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

Bere buruari begiramena dion gizona goizean irten, eta ez da itzultzen gauera arte, hamar won besterik irabaziko ez baditu ere.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.

Inolako begiramenik gabe tratatu, lanpeturik eduki beti edozertan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Senideok [...] zuen artean hainbeste lan egin eta zentzarazten zaituztenei, begiramena izateko eskatzen dizuegu Jaunaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,12

Nik bezain ontsa dakizu ezen, jendeen iritzian, gizon bat hartzea edo haren begiramenak jasotzea gauza berbera direla, non gizon hori ez den ergela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.

Laguntza eskatzen zuten, begiramena erregutzen, Kristok gurutzean izan ez zuen errukia bilatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Isildu egiten da aldizka, eta halakoetan ni ere mutu egoten naiz, begiramenez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

Santua ohi zuen baino gaixoago zegoenean, zapelatzak, begiramenez beteta, ez zion hain goiz deitzen, baizik eta egunsentian bere ahotsaren kanpaia ukitu leunez jotzen zuen, Jainkoak irakatsita balego bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Aldaratzen naizela orobat hainbat arrazoirengatik zor zaizkizun begiramenezko sentimenduetarik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

2 (izenondo eta izenondoekin)

Begiramen itzaltsu batez hitz egin zion agureak mutilari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.

Begiramen handia zien auzokoei, teilatupekoei salbu, haiei gorroto baitzien.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Hasieran atzeman nizkion ustekabean zenbait behako; baina hain begiramen handiz nizkion atzeman, non xalotasuna ezin asalda zitekeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Lekuan sartu bezain laster, santuaren gelaraino joan zen begiramen gutxiz eta deitua izan gabe, atea jo eta aurrera egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.

Haren begirada irmoa, haren tristura konkretua, nire solasei egiten zien harreran erakusten zuen begiramen zuhurra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Erizainen begiramen interesatuak sor dezakeen gehiegizko konfiantza salatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Garai bateko giltzadunek bestelako begiramena ziguten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 229. orr.

Guztiok baikara sentiberak geure sorterriarekiko begiramena erakusten duten adierazpenen aurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Nik uste Florari gauza bietatik zerbait gertatzen zitzaiola, mespretxua eta gehiegizko begiramena pairatu behar izan zituela aldi berean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Arrotza baitzen nire lagunartean, arrats hartan jendez eskastuan, ohiturazko begiramenak zor zizkidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten diozuela: "Zatoz, jar zaitez hemen, ohorezko tokian".  Elizen arteko biblia   St 2,3

Bere buruaren soberazko begiramenak amodioaren kontra armez hornitua zeukan emakume baten gisara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Giza arrazako zakurrek aberats okituei erakutsi ohi dieten begiramen zakurrezkoa azaldu zen haien aurpegietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Historiaren lotsa-begiramena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

4 pertsona begiratuaren, neurritsuaren nolakotasuna edo jokabidea.

Izugarri laket zitzaion Antoniaren begiramena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiramen handia (5); begiramen handiagoa (5); begiramen handiz (5); begiramenez eta (4); begiramenik gabe (6); inolako begiramenik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus