Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begirale iz 1 zaintzailea.

Ipin bitza, halaber, begiraleak, Egiptoko lurraldea eskualdetan banatu eta urte onetako oparotasuna ondo kudea dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.

Israelen begiraleak itsu daude, ez da inor ezertaz ohartzen.  Elizen arteko biblia   Is 56,10

Zure harresietan, Jerusalem, begiraleak jarri ditut, gau eta egun isildu gabe ari daitezen.  Elizen arteko biblia   Is 62,6

Beste lebitar batzuk idazkari ziren, begirale nahiz atezain.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,13

-San Jenaro handia begirale ez bagenu, bai...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Ezkerretan, eta gainean, Ubako etxadia Ametzagaña aurreko mazelan begirale neukalarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Jendearen erremusinengatik ez balitz, ostaturik gabe bainengoke mementu honetan, gaueko izar hotzak ene loaren begirale...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Baina haren beldur zirenez, hogeita hamar lagun jarri zizkioten aldamenean begirale.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

2 (eskola eta kideetakoez mintzatuz)

Ikastetxeetako lo-ganbarek hogei pertsona hartzen dituzte gehienez ere, eta begirale batek zorrotz zaintzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Ahurtiko PEP (Pupilles de l'Ecole Publique) zentroko lau begiraleen kontra lizentzamendu prozedura bat idekitzen hasia duela zuzendaritzak erran du CGT sindikatak.  Herria   2004-11-04

Horrexegatik gelditzen dira gauero pare bat begirale, poliziarena egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Zalapartak ohartarazita-edo, irten da sakristiatik, heldu dio belarritik astrapalan harrapatu duen lehenengo mutikoari, eta arrastaka eraman du begiraleengana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Zati batzuetan, ordea, ezinbestekoa da asfalto gainean joatea, eta tarte horietan erne ibili beharra dute begirale guztiek, autoen beldurrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.

Begiraleentzat ere errazagoa izango da talde arteko lehiarik ez badago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.

Begiraleek arreta gutxien erakusten duten bazkalosteko ordu nagi horietan Dontsu lagun batzuk bildu ditut [...] parkeko bazter batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Ordurako denbora puska bat daramate bilduta gainerako begiraleek, gaueroko legean, eguneko gorabeherak komentatu eta biharamuneko eginkizunak zehazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 124. orr.

Begiraleek noizbehinka egoeraren kontrola galdu dezaketenez, begiraleen buruak -Zuzendari txit agurgarri lepamotzak-, bere bulegoko leihoan egiten du egun osoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.

Arnasestuka, lasterka zebilen gelan barrena, guztiak iraintzen: klinika, begiraleak eta erizain lokartua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.

Udan udalekuetan begirale aritzen ginen koadrilako batzuk.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Estu eta larri aurkitu ziren begirale israeldarrak, eguneroko adreilu-kopurua gutxituko ez zietela entzun zutenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Bera bezalako begirale zorrotz batek haren ahalegin setatia suma zezakeen lainoen artean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.

Ezkerretan arku txapala dago, handik ur hotza darion iturburuaren begirale xume.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Begirale tekniko permanente bat.  Herria   2004-11-18

, Begirale teknikoa: Iban Zaldua (EHUko irakaslea).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

Hainbat libururen eskabidea egin diot begirale liburuzainari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Herri espainolaren arima salbatzeko bokaziokoa beti, eta beti "esentzien" begirale, esentzialista bezala besteak madarikatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.

Bigarren solairuko 142. ziegan sartu ninduten, segurtasuneko begirale baten parean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.

Uxual botila hutsa, kostako begiraleei beren kokapenaren berri gaztigatu eta sos mezuren baten bidaltzeko balia zezaketen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 84. orr.

Nazioarteko begiraleen balizko esku-hartzea garrantzitsua izan daiteke konponbiderako prozesu batean?  Berria - Harian   2005-04-02

Geldi geratu zen, ontziko begiralea, itsas haizeak jotzen duenean berarekin dakartzan lurrinak zehaztu nahian bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Jainkoaren ohorearen begirale txit leiala eta arimen zaintzaile errukiorra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Zutik kausitu zaitu gaueko begiraleak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 16. orr.

Bat-batean, begirale nitaz kapritxatuak eskua erretiratu du nire zakiletik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Udalekutik idazten dizut, jakingo duzu aurten begirale hartu nautela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure garaiko beste hiru zeudek, ni bezela, begirale lanetan: Iñaki, potoloa; Itziar, gitarra jotzen zuena; eta Amaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 127. orr.

Inguruan zebilen begirale-koadrila, eta haiexek askatu behar izan dituzte borrokalari biak, arnasestuka eta azazkalak zorroztuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 96. orr.

Begirale-partida txiki baterako (sei lagun ginen) hautatu ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Lotinant jeneralak begirale tropa bat igorri zuen Nabarrenkoxetik, presoak bere aitzinera ekar zitzaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez naiz tren-begiralea, gutxiago polizia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Autobusa fabrika aurretik pasatu zenean, autobus-begiraleak begiratu egin zidan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 18. orr.

Oihan-begiraleek txapliguak erabili behar izan zituzten zakurrak izuarazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Itzultzailea: Koro Navarro (Rosetta Testu Zerbitzuak), Hizkuntza-begiralea: Xabier Alberdi (EHUko Euskara Zerbitzua).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

6 (izenondo gisa)

Ene aingeru begiralea balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.

-Ez hitzik egin ozenki, mutiko! -oihu egin zuen orduan andre begiraleak-.Begirada gozo eta ulerkor bat eginez gero, berriz, barrez ari gatzaizkiola uste lezake subjektu begirale aktiboak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 67. orr.

Erlijioak giza ekintzak beharrezko direlako dogma ezartzen duenean, legeen zigorrek gogorragoak izan behar dute, eta polizia begiraleago, zertarako-eta gizakiak, halakorik gabe utzikerian eroriko bailirateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

• 7 izond/iz begiratzen duena. ik behatzaile.

Botoak zenbatzeko begiraleak izango ditu Bergarako Ekimenak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Herrialde osoan 6.235 bozkaleku jarri dituzte eta nazioarteko 500 begirale egongo dira bertan.  Berria - Harian   2005-10-15

Berriro ere museoaren saletan kokatu nintzenean, ahaztu bertako margolanen oinarrian zeuden ideia estetikoak [...] eta -begiraleari begiratzea dagokio- Adan, Eba, Hiru Graziak eta beste biluzi batzuen aurretik paseatzeari ekin nion ostera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Azken finean, strip-tease txiki bateko begirale eta voyeurrak baizik ez baitira izanen eta batzuetan egingo dute txalo, eta bestetan txistu, guk eskainitako ikuskizunarekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Lurrak Marteko begiraleentzat dukeen antzeko itxura du gure begietarako Martek ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Aise egiaztatzen da leku hori ezin objektibatuzkoa dela, eta ezin dela unibertsalizatu orobat, egilearen gauza dela, eta argazki batean punctum bat baldin badago -ez du zertan izanik-, nor begirale hari dagokiola punctum hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.

Ikusle-begiradan, egituraz begirale den subjektu maskulinoaren eta voyeurismoaren eta ikusia-izateko-tasun-aren [...] artean banaturik dagoen subjektu femeninoaren arteko errotiko desberdintasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.

Murgiltzearen edo sor egotearen irudi horrek garai horretako obretan duen nagusitasuna ezin uler daitekeela margolarien eta ustez obraren begirale izango zenaren balio-sistema bera zen balio-sistema inplizitu baten arabera ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus