Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begiraldi (19 agerraldi, 4 liburutan; ETCn 98 agerraldi) 1 iz begirada.

Begiraldi bat eman zion inguruari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Begiraldia eman ostean tabernara sartu eta barra ertzean eseri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Biharamunean goizean goiz jaiki eta begiraldia egin zion Josuek gudarosteari.  Elizen arteko biblia   Jos 8,10

Hunkigarria zen, egiazki, nire ama-hizkuntza latina bailitzan ulertu beharra eta lehen begiraldian arrotz egiten zitzaizkidan hitzak poliki-poliki ezagutuz joatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 97. orr.

Jainkozko ulermenarekin konparatu izan da, hori inolako bitartekorik gabe ari delako, lehen begiraldiko antz hori egiaz gertatzen ez den arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Gure egoera ekonomikoak etsigarria zirudien lehen begiraldian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Andrések, sartu ahala, lehen begiraldiaren lehen segundoan, ikusten du zahartu egin zarela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eman egin zion, txintik esateke baina mesprezu puntu batekin, begiraldi zorrotza eman eta gero.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Bere idazmahaia txukuntzen zuela, begiraldi bizkor bat eman zion Ruche jaunak egoerari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.

Komisarioak begiraldi labur bat eman zion oheari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Gaueko begiraldi horrek gogoeta asaldagarrizko halako isuri gisako bat eragiten zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Eta ikusi ahal izan nituenen artean ez zegoen, aurreneko begiraldian, erakartzen ninduenik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus