Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begirakuneak besterik ez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.
. Isilik gelditu zen, begirakunea makurtu zuen eta kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.
Naroak egonezina du, jakingosea erasoka dabilkio eta etengabe ari da begirakunea liburutik jasotzen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 24. orr.
Nire katanarruak ezin ordain zezakeen Germinalen azken edizio margodunak erakarri zizun begirakunea. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.
Santosek, baina, ahur biez heldutako edalontzian galduta zeukan begirakunea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 63. orr.
A ze esanguratsuak elkarri zuzentzen dizkieten begirakuneak, burlaizezko zirimolaren erdian! Berria - Kultura 2006-01-03
Alabaina, ezpain finak estutu, eta begirakunea zorrozten zuelarik, emakumeengan ezohikoak diren zorroztasuna eta laztasuna erakusten zuten [begiek]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.
Kaleko jantziak soinean irten zenean, begirakune bat egin zion antzezle nagusiari. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.
Oraingoan ere begiak orritik altxatu, eta neskak, arretaz, begirakunea liburutegiko mutilei josi die. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 16. orr.
Begirakune bat botako dio Lehen Antzezle Gizonezkoari. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 51. orr.
Ama-semeek begirakunea gurutzatu zuten, eta ama gelatik irten zenean, semeak jarraitu egin zion, eta atea itxi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.
Begirakuneak, pospoloak nola, halatsu piztu zizkion hainbat eta hainbat oroitzapen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Nekez bada nekez, aitak burua jaso, eta haren begirakunean islatua ikusi nuen noraezaren betea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.
Gozamen halako bat hartzen zuen gaztearen begirakuneetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.
Bere aginduak onean edo txarrean betearaziko dituela dakienean duen begirakune horrekin. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.
Begirakune apal baina sutsua luzatu dio. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.
Han-hemenka txulomiatzen dabiltza, beren begirakune xarmant, xalo, sarkor eta maleziatsuarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.
-Kartzelara eroan behar zaitugu -gaineratu zuen begirakune triste bat eginik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 108. orr.
Zalantza izpirik erakutsi gabe [...] begirakune tinko batez miatu zuen kafetegia. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 30. orr.
Gizona bere begirakune lotsagabe eta seguruarekin irudikatu zuen, bere desafiozko irribarrearekin, eta uko egin zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.
Haserre bizian aterako da, ileordea jasoz eta Antzezleei begirakune zorrotz bat botaz; haiek algara batean txalo egiten diotela. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 94. orr.
Haurrak aurpegira begiratu zion, begirakune gogorrez. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 28. orr.
Lehen erasoaldiaren ondoren berriro hasi ziren begirakune gaiztoak egiten eta elkar aztertzen, ukabilak estutuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 282. orr.
Begiratu egin nion begirakune galdetzailez burua beragana biratuz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Zigarroa bukatu baino lehen alde egin zuen, une hartan ulertu ez nuen azken begirakune inkietagarria eginez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.
Begirakune harritua eta betizua josi zion emakumeari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.
Desiozko begirakune hura jaso ostean, emakumeak ez zuen zalantzarik egin eta arotzari eskaini zizkion bere muinoak eta oihana, bere pikuak eta sagarra. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.
Kearney andreak mespretxuzko begirakune batekin saritu zuen Fitzpatrick jaunaren azken silabaren doinu oso laxoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.
Mesprezuzko begirakunea josi zion langileak ezarri berria zuen irratiari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.
Amak begirakune galdetzailean bildu zuen oraingoan, haren begiei igarri nahian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.
Samurtasunezko begirakunean bildu zuen, xuxurlaka esanez: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.
Beloa kentzeaz ezentzuna egin zuen eta begirakune mehatxuzkoa josi zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Faedis zaharrak haserre begirakunea bota zion. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 127. orr.
Agur begirakune eztia josi zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.
begirakune betizua (7); begirakune betizua josi (3); begirakune gogorrez (4); begirakune harritua (4); begirakunea josi (9); begirakunea josi zion (6); begirakunean bildu (3); bere begirakune (4); nire begirakunea (3)