Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begimen iz ikusmena; ikusmenaren eremua.

Wernerren begimena bere baitako kontzientzia txarrarekin uztartzen zuen eta zena zela eransten zuen berekiko ez naiz ni judioen suntsitzearen eragile, baizik eta gure lurrak okupatzen dituzten alemanak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Ezkiz inguratu Herriko Plazara heldu nintzenean, argi zurpailek mugatzen zuten ilunpean, lanpara baten pean, itzal luzea begimen neukan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 201. orr.

Askatasun egunaren muga beti hor daukatelako begimenean.  Berria - Kultura   2004-02-03

Hartzekodunen klasea ministroen egitasmoen arriskupean dagoenez beti -beti eskura eta begimenean baitute-, estatuak babes berezia eman behar dio, zordunek inoiz ez dezaten izan inolako abantailarik hartzekodunen gainean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Etxe-sail eraiki berri batek beti begimenean eduki dudan mendi-puska ikustea galarazten didala-eta hango bazterrak eta baserriak bisitatzen izan naizela esan dut arestian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus