Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besteri ongi egin dionarenganako Maitasuna Begikotasuna deituko dugu, eta besteri gaizki egin dionarenganako Gorrotoa, Haserrea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 277. orr.
Andresek, ordu arte jende behartsuaren artean begikoa izan arren, begikotasun hori etsaitasun bihurtzen ari zela ikusi zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.
Lulu apetaren araberakoa zen oso; inolako arrazoirik gabe erabakitzen zituen bere ezinikusiak eta begikotasunak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.
Argi eta garbi adierazi zituen hartan bere ezinikusiak, haserreak, amorraldiak, eta bere zaletasun eta begikotasunak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.
U Ribombuk ez du inoiz ezkutatu borroka klandestinoa aukeratu dutenekiko begikotasuna eta elkartasun politikoa. Berria - Mundua 2004-06-26
Saiatu batzarraren begikotasuna irabazten, behera ezazu burua handikiaren aurrean. Elizen arteko biblia Si 4,7
Ez dut, ezta ere, elbarriei gaur egun erakusten zaien begikotasun hori inola ere onartzen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 39. orr.
Ni nahigabetu nahian zabiltza, baina zure begikotasuna merezi dudalakoan nago, zurekiko sentitzen dudan sentimendu garbiaren eta zuregana hurbiltzeko hartu ditudan lanen ordainetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 239. orr.
Hainbat aldiz besarkatu zuen Txitxikov, eta, bihotz-bihotzeko begikotasunaren jarioari ezin eutsirik, honela esan zion halako batean: "Nire laztana! [...]”. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.
Sekula ez zuen inoren alderako begikotasunik erakutsi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.
Alderdiko politikoekiko begikotasunaren inguruan, biztanleen %22k erantzun dute inor ere ez dutela gustuko. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Bere aho fina begikotasun-keinu batean bildu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.