Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begikera iz begiratzeko era. ik begirasun.

Sekula ez dut haren begikera ahaztuko: begiak nora gabe begira, ospitaleko itxarongelako horma goibel hark mugatzen zuen ostertzeko lekuren batean jarriak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Haren begiak urdin ilunak ziren, begikera zuzen argi tolesgabekoak, dirdizka beti betileen arkuaren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Arreak zituen begiak, eta belusatua begikera, eztia baino eztiagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Arraza edo herri gogo ezberdinak, begikera honetan, elkarren arteko bizi borrokan ari dira batak bestea hil arte.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 100. orr.

Bereziko luke gaiak arakatzea, "erroztapena" Finkielkrautek eta Simone Weilek zein begikera diferentearekin tratatzen duten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus