Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta bueno, hauteman egiten dira, edo atzeman, behatu, begietsi, begiz jo... hartarako berariaz egindako partikulen azeleragailuetan harrapatu egiten dituzte nolabait, eta ezagutu: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.
Hainbat segundoz begietsi nuen nola biratzen zen, nola makurtzen lurrean utzitako arropa multzotik bat hautatu beharrez, nola hartzen pintza bat saski tikitik eta nola, esekitokiko sokak korriarazi ondotik, kanpora hedatzen zuen joan-etorri garbietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.
Gero, Kristzinak ingurura begiratu zian, eta altzariak, pinturak, artelanak, banan bana begietsi zitian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.
Bere inguruan begiratu zuen gero, Maxek bere gisa sortutako dekoratua begietsirik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.
Begirada ipar-mendebaldera jasotzen teilatuen eta kanpandorreen gainetik; eta Urederraren arroan gaindi Bargagorria eta Lazkua (Eraulgo bi haitz gorri bikiak), zoraturik begiesten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 178. orr.
Ararat mendiaren zuritasun dotorea oso-osorik eta garbi-garbi begiesteko abagunea. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 51. orr.
Biek geldirik erreparatzen diete sugarrei, sua nola bizitzen den ikusten gelditzen dira, ustekabeko harrapakinaren inguruan nola dantzatzen den, nola arnasa hartzen eta distiratzen duen begiesten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.
Irribarrez begietsi zituen ibilgailuaren inarrosaldiei amorerik ez emateko nire ahaleginak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.
Bereziki izadiaren adigaia, non guk begietsi, hauteman, ikertu eta ezagutu nahi eta ahal ditugun gauza guztiak bateratzen diren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.
Adimenak ezin du begietsi eta sentimenek ezin dute pentsatu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.
Sentigarri ez den zerbait kontzientziaren objektutzat hartzen duen hausnarketa-motari dagokio begiestea -Zirkuluaren Formari, esaterako-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.
XX. mendean espazioaren konkistak aukera eman zion gizaki bati gure planeta kanpotik begizta zezan eta, horrela, hitzez hitz, metaforarik gabe, mundu bakar gisa begietsi ahal izan zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.
Espazioa kanpoko begiespenaren forma besterik ez da (begiespen formala), baina ez kanpotik begiets daitekeen objektu erreala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.
Estetika transzendentalaren arabera espazioa eta denbora ez dira objektu absolutuak [...] baizik gure formak, hau da, subjektu ezagutzailea den gizakiaren formak, hots, objektuak gugandik at espazioan diren moduan eta denboran aldatzen diren moduan begiesten dituzten formak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.
Espazioan edo denboran begiesten den guztia, eta beraz, izan dezakegun esperientzia baten objektu guztiak agerpenak baino ez direla, h[au] d[a], errepresentazio soila. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.
Denbora ezin da kanpoan begietsi, espazioa gugan dagoen zerbait gisa begietsi ezin daitekeen bezala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.
Batzuek gustukoa dute agerpenen multzoari, begietsia den heinean, sentsuen mundua deitzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.
Erlijioak ez du unibertsoa azaldu behar, begietsi eta haren baitan murgildu baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.
Espazioak objektu gisa errepresentatuta (Geometrian benetan behar den moduan) begiespenaren forma soila baino gehiago barnebiltzen du, hots, anizkunkiaren bilkura, sentimenaren formaren arabera ematen dena errepresentazio begietsian. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 290. orr.
Txinan ere zakurkia janari goxo, txit begietsia da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 40. orr.
begietsi ahal (7); begietsi ditu (4); begietsi du (3); begietsi ezin (4); begietsi nuen (4); begietsi zuen (6); begietsiak izan (4)