Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begietaratu, begietara(tu), begietaratzen da/du ad begietara etorri edo joan; begietara eraman.

Halako batean, ikusezina gertatzen zitzaizun zerbait dakusazu, eta ezin ulertu duzu nolaz ez zaizun ordu arte begietaratu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.

Zinemak, jolas-aretoak, tebeoak aldatzen zituzten dendak, taberna dotoreak, ate gorriko klub badaezpadakoren bat edo beste begietaratu zitzaizkidan kalerik kale nenbilela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.

Margaren azalak zurira egin zuen, eta nazka zen begietaratu zitzaiona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Zuk zer gertatzen zitzaidan galdegin zenidanean, malkoak gogoz kontra zitzaizkidan begietaratu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 100. orr.

Halako batean, eskua betaurrekoen azpitik begietaratu eta hortxe dihardu, aurpegiari eutsi nahian bezala, negarrez; luzaro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Hitz hori begietaratu orduko, bidaia exotikoren bat prestatzean sentitzen duzun zirrara berbera nabaritu duzu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Baserri aldera bideratzekotan nengoela, zera begietaratu zidan nire kultura zinematografikoak: nola jotzen zuen zubiko zutabe nagusiaren kontra traktore koskor batek, nola erortzen zen ibaira pasatzen ari zen ehunka lagunez betetako Donostia-Altsasu tranbia.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus