Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
begiesle izond begiesten duena.
Baroja ezbaian dabil bere baitan, eta urte batzuetan ibili zen horrela, nietzschetar ekintza-gizonaren eta begiesle huts gogogabearen artean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
Ideiei dagokien enpirismoa [...] dogmatikoa bihurtzen bada eta bere ezagutza begiesleen esferaz goiti dagoena zakarki ukatzen badu, orduan bera apaltasun ezaren hutsegitean erortzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.