Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiduna, bizigabea, izenik gabea; liluratu egiten ninduen, begiak betetzen zizkidan, bere existentziara eramaten ninduen etengabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.
· Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna. Elizen arteko biblia Za 3,9
Giulia, mehe-mehe eta beltzaxka, izotz-begidun Michèle Morgan etereoarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.
Esan nizun, baita ere, okerrena gertatzeke zegoela oraindik, zeren eta, bularretakoaren bila makurtu nintzenean, sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
Nolanahi ere, bakean utzi zuten altzairuzko begidun neska, berak aukera zezala, nahiz gizon bakoitza beste guztiak ito eta jateko prest egon, hura edukitzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 29. orr.
Ez zegoen prest hura bere lehenbiziko lerroa zela aitortzeko, inori ere ez, baina are gutxiago arrats beherako begidun Koldo horri. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 142. orr.