Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begibakar (orobat begi-bakar g.er.) izond/iz begi bakarra duena.

Atxiki ninduen itsas lapur begibakarrak paparretik, eta irriz erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 523. orr.

Pantera begibakar baten moduan egin du salto ilargi betezko gauak hiriaren gainera.  Berria - Kultura   2004-12-04

Ohartuko zaren bezala, gela honen ondoan dago sarrera, sorgin zahar begibakarraren konkorrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.

Estatua begibakarraren ezkerretara hutsik zegoen ikasgelara keinu egin zion buruaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Inguruko haitzuloetan Tartalo begibakar gizonjalea bizi omen zen.  Berria - Harian   2006-03-03

Eta Muxika begibakarra ere, tenientea, hangoa zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Sendagilea ere begibakarra zen eta, haren aurpegia gogoratu nahi dudanean, globo zurixka hori agertzen zait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

Garrantzizkoa da neretzat hemengoa izate hori, hala nola baita sagarra hemengoa izatea ere, Golden Bakarrak eta Pentsamendu Begibakarrak bazter denak jan behar dituzten sasoi dohakabe honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Ez da erosoa begibakarra izatea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Ez batak ez besteak, alegia ez begibakarrak ez begibakoak, ez zutela iraganaz hitz egiteko batere gogorik ulertu zuen Da Ruak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Buru-txikitzaileak, hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak, txoto hegalzabaleko begibakarrak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Ordurako begibakarra zen, baina ez maingu; ordurako ez zen soldadu, lizentziatua baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Ez doilor eta ez heroi: bahetik pasaturik erretorika-lastoa eta fede on zein txarreko gezurrak, giza ale tipikoki gris bat ateratzen zen garbi, itsuen erreinuko begibakar ez gutxietako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

-Adi ezak ongi, zerri zaharra, begibakar putasemea, Ruth berriz jipoitzen baduk, hil egingo haut.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.

Hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin infernuko sutara jaurtikia izan baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hobe duzu begibakar (3); pentsamendu begibakarrak (3); sorgin begibakarraren (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus