Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harith beduinoa eta bere emazte Nafisa batetik bestera ibiltzen ziren basamortuan zehar, eta leku jakinetan baino ez zuten kokatzen denda. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.
Beduinoek ere ez dute han kanpadendarik jarriko, ez eta artzainik geldituko. Elizen arteko biblia Is 13,20
-Hor ikus ditzakezu beduinoak, lohirik, atseginik gabeak eta gaizki elikatuak, hiriak higuin dituztela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.
Kairoren esanetan palestinar batek eta Sinaiko hiru beduinok egin zuten erasoa. Berria - Mundua 2004-11-02
Jaun zintzo eta guztiahaldun hori [...] beduinoa izanik, basamortuko ur guztiak ezagutzen ditut, gainerako gaiez jakintza handirik izan ez arren. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.
Beste batzuetan aurpegiak estalita zituzten gizonezko misteriotsu batzuk etorri ohi zitzaizkien: beduinoak ziren, eta karabanen bideak behatzen zituzten. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 110. orr.
Judu gazte batzuek lurra lantzen eta ereiten zuten, zingirak lehortzen zituzten, eukalipto zuhaitzak landatzen, beduinoen kontra borrokatzen ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.
Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok; beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran, Salomonen jauregiko kortinak bezain eder. Elizen arteko biblia Kt 1,5
Palestinako Informazio Zentroak jakinarazi zuen atzo Tsahalek lau obus jaurti zituela Nakab basamortuko Bakkar Haranean bizi diren beduino palestinarren oihal etxeen ingurura, ariketa militar baten karietara. Berria - Mundua 2004-08-19
Bost egun egin zituzten basamortuan, ekialderantz, itsasertzerantz joz, urik gabe, egarriak erretzen, haluzinaziotan, harik eta beduino talde batek topatu eta salbatu zituen arte. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.