Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizero joaten ginen mezetara; arratsaldetan bederatziurrenetara. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.
Guadalupeko bederatziurreneko meza entzutea genuen gustuko, ez mezarengatik berarengatik [...] baizik eta meza hartan sekulako kantu ederrak kantatzen direlako. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.
Irailean, Arantzazuko Bederatziurrena amaitzean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.
Lizarrako San Pedro parrokiako erretorearekin (Don Ildefontso Etxeberria aspaldidanik ene laguna duk) antolatu diat bederatziurren bat apirilaren 16tik aurrera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 224. orr.
Penitentziazko bederatziurrenetara hasia zatekeen, ahal izan balu. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.
-Zergatik ez haiz joan errosarioa errezatzera? Hire aitonaren bederatziurrenean gaudek. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Aitona hil ondoko bederatziurrenean izan genuen lehen berria. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.
Egun batean, etsita, mehatxu eta guzti bota zion, alegia, bederatziurrena egingo ziola, eta, horrekin bere laguntxo kuttun hura agertzen ez bazen, epelak hartzeko zegoela; senperrenak ikusiko zituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.