Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1943an, bedera barrika saldu zien Salaberri katedraleko erretorari, Goiti Donibane Lohizunekoari, eta Berhuet Bordale Santa Kurutzekoari. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 14. orr.
II. Mundu Gerlatik landako urte haietan antolatu baitzen Biarritzen Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Biltzarra, Pierre Narbaitz gure irakasle ohiak eskaturik parte hartu genuen Erromatik, bedera lanekin, bi ikasle lagun gazteok. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.
Horiek biak elgarri eskuz lotuak dira eta denbora berean daramate bedera "zarpila" deitu jogailu bat, nehor ez dadin hurbil haien buluztera edo biluztera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Lau oinekin bertsu bana egin, gai bati buruz zortziko ttikian bedera bertsu, eta talde bakotxeko ordezkari batek gai batekin birana bertsu ofiziotan. Herria 2003-06-12
Aste batez Hazparneko eliza bete zen garai hartako predikari hoberenek bedera prediku egin baitzuten egun horren prestatzeko: horiek ziren Lapeyre kalonjea, [...]. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 66. orr.
· 25 juje/enplegatzaileak honela partekatuak dira: UEk 14, CGPMEk 9, CFPI eta EESek bedera. Herria 2002-12-19
Baxe Nabarren hiru postu galtzen dituzte: Behauze eta Lohitzunen bedera, Aiherra eta Baigorrin erdi bana. Herria 2005-02-17
Iragan bi mendeetan gure Iparrak eta Hegoak historia bedera harilkatu izanak zenbait ohar egiteko parada eskainiko digu menturaz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.
Gero Aljeriako gerlan ibiliak diren hiru herritarrek ukan dute medela bedera. Herria 2004-11-18
Ama horietarik hiru izan dire ohoratuak medela bederaz. Herria 2003-06-19
Man-en larru beroak Graxirena farrastatzen zuenean, uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz, arteka bedera amultsuki urez emokatuz, idorte mehatxuari arre ozenka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.
Letra bedera eta hitz bedera apain leunduko duk. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.
Erreferan gaitza Aimar eta sake bedera. Herria 2004-11-25
Neure kontutik aurkitu nuen zientzia bakoitzak bere argimen berezi eta bedera eskatzen zuela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.
Bestaldetik ezin burutik kendu bi herrien teoria, benetako üskaldunena eta manexena, elkarren haurride eta bedera bere hizkuntzarekin. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.
Norberaren dirua bat bederak banatu beharko du nahi bezala. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.
Bat bederaren ezkutueneko esperantza eta ezkutueneko beldurren berri izateko, astrologoez eta barrendariez baliatzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.
Ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila: are gehiago, bat-bederak ere ez duela beti gauza berbera eskatzen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.
Bat bederak ba omen zuen, gainera, bere forma berezia: ez omen zitezkeen behintzat itzuli zuten grazia galdu gabe. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 156. orr.
Hortaz, bat bedera, hezia izan denaren arabera, damutzen da, edo loriatzen, ekintza beraz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.
Aski ezagutua da euskaldunaren funtsezko iraunkortasun segur eta fidagarria, bat bedera gogor eta gogotsu deramana hartu bidean, bururaino. Herria 2005-07-07
Eta hala darama mundu honetan bat bederak oinpean bere Pagabasoko leizea, herensugez eta munstroz josia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.
Zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.
Bedera-bedera irten zarete ezkutalekutik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 92. orr.
Airez-aire pasatu genuen hiria, eta lekura heldurik, bedera-bedera kondatu gintuzten presondegian sartu aitzin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 29. orr.
Gosaldu ondoren, guztiok kalerat jalgi eta Villagrandeko dukeak bedera-bedera agurtu gintuen, osaba Joanikot lehenik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.
bedera bertsu (3); medela bedera (7)