Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaharra zen Pruden, oso zaharra, edo hala iruditzen zitzaigun guri behintzat, eta ikastolako bedela edo atezaina zela esan zitekeen, haren funtzioak oso argiak ez baziren ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.
Eskolako atearen danbatekoaren ondoren Luzia Ibargoitiaren urrats azkarrak entzun ditu bedelak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.
Autoritatearen jabe xuxen izan gabe haren ordezkari diren aldetik, hala nola sakristauak, museoetako zizeroneak, bedelak, erizainak, abokatuen eta notarioen "hurrengo" direlakoak, merkataritza-ahaldunak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.
Zekenkeria maniako batez gobernatzen zituela Kimika Ikastegia eta bere laboratorio pertsonala: erabilitako pospolo-kaxak gordetzen omen zituen sotoan, ehundaka, debekatua baitzien bedelei botatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Palingenesi erritual halako batean, zeinean soilik Casellik baitzuen, haren teknikari-bedel guztiz fidelak, parte hartzeko baimena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.