Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendeak, nahiz eta manifestazioetan parte hartu ez, taberna eta bebarruetan babestu beste erremediorik ez zuen izaten, eta poliziak zartakoka aterarazten zituen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.
Aldameneko bebarru batean sartu ginen, izututa. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.
Etxetik hurbil zegoen neoizko argiz bapo hornitutako bebarru handi bat zen, hezea eta ez oso ondo argiztatua. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Bebarruaren aitzinean geldiaraziko dut, atezainak begirune handiagoa dio kotxetik jaisten denari oinezkoari baino. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 61. orr.
Tarteka, bebarru sakonxeagoetan sartzen dira eta musu luze batean itzaltzen dute aurpegia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 272. orr.
Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.
Bebarruan hartu gintuen neskame zaharrak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.
Gizonak ate bateraino eraman zuen eta gero susmo txarreko bebarru batera eta gero eskailera bihurri batera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.
Giltzak arazorik gabe ireki zuen bebarruko atea eta igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.
Bebarruko arkuaren aurrez aurre itzaltegi bat zegoen, makilaz eratua, eta haren gainean basa-arrosondo baten adarrak bermatzen ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
Ordu batean pasatu zen, eta izutu egin nuen bebarruko erdi itzalean bizarrik kendu gabe eta pijama gainetik gabardina neramala ikusi ninduenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.
Kotxetik, eraikuntza berri artean, burdinhesidun leihoa bilatzen zuen, aldaba, ateko arkua, bebarrua, barren-barreneko patioa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.
Bebarru zabala eta argia dauka baserriak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.
Han neuzkan, Palais de Justiceko bebarruan beren kronikak bidaltzen sakelako telefonoetatik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.