Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beaumontar (orobat beamondar g.er., beaumondar eta behamontes; Euskaltzaindiaren Hiztegian beaumontar agertzen da) izond/iz Nafarroako Erdi Aro bukarerako gerra zibiletan, Luis Beaumont Nafarroako kondestablearen aldekoa.

Frantziskoren familia agaramontarra izanik, Nafarroako errege-erreginen alde borrokatu ziren, Gaztelaren eta haren zerbitzura ziren beaumontarren kontra.1525ean Parisera joan zen, Nafarroako Kolegiora, eliz ikasketak egitera, eta han Inazio Loiolakoa ezagutu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Naturari eta ekologiari buruzko aldizkariak pilatzen dira beaumontarren bulegoko egongelan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.

Bartolome Carranza anaia (1503-1576) Argako Miranda herrian sortua zen, Nafarroako kondestable Beaumontarren buruzagiaren aldeko jauntxoen familia batean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus